• eu
  • es

Uliako Kontserbazio Bereziko Eremuaren inguruko azalpen kartelaren gaineko kontrol mozioa

Lehen esan dugun batzordearen hil honetako bileran esan genuen bezala, Uliako kontserbazio bereziko eremuaren inguruko azalpen kartela, Sagueskoa, lurrera erorita dago aspalditxo honetan.

Gobernuak azaldu zuen kartel berri batzuk egiten ari direla, Ulia mendian jartzeko, eta berriak jartzekoan jarriko duela Sagueskoa ere.

Ondo iruditzen zaigu Uliak natura aldetik dituen balioen gaineko informazioa hobetzea Udalak, bat baitator guk gune babestu horren gestioa hobetzeko aurkeztu dugun ekimen askorekin; baina, hala ere, guk uste dugu, hori egin bitartean, berriz jarri behar dela erorita dagoen kartela pasoa mugatzeko langan, lehen zegoen bezala.

Beste alde batetik, guk pentsatzen dugu Ingurumeneko Aholku Batzordeari ere eman behar zaiola kartel berrien gaineko informazioa, aztertu eta zer irizten dion esateko bidea izateko hark ere.

Hori dela eta, hauxe da gure

KONTROL MOZIOA

  1. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio udal Gobernuari berriz ere jartzeko eroritako kartela Saguesko langan, harik eta Ulia mendiko kontserbazio bereziko gunearen gaineko informazio kartel berriak jarri arte.
  2. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio udal Gobernuari Ingurumeneko Aholku Batzordeari ere emateko Ulia mendian kartel berriak jartzeko proiektuaren xehetasunak.
0