• eu
  • es

Posts tagged with ‘Euskara’

  • Irabazi Donostiak eskatzen du Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasteko leku gehiago egon daitezela

    By Irabazi Donostia on 19 de abendua de 2016
    Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko bozeramaile Amaia Martinek jakinarazi du bere taldeak mozio arrunt bat aurkeztu duela, biharko, abenduaren 20ko, udalbatzarrean eztabaidatzeko. Mozioak Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasteko leku gehiago egotea du helburu. Martinen arabera, euskararen ikasketa eta erabileran aurreratzeko, ezinbestekoa da erakundeek baliabide beharrezkoak ematea, euskara ikasi nahi duten herritar guztiek ikasteko aukera […]
  • Irabazi Donostiak bat egiten du Euskararen Nazioarteko Egunarekin

    By Irabazi Donostia on 2 de abendua de 2016
    Irabazi Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoa) zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandrok Euskararen Nazioarteko Eguna, ospatuko dute. Biek, horretarako, abenduaren 3an, Donostiako Udalak eguna ospatzeko ekitaldian parte hartuko dute, betiere euskararekiko konpromisoa erakutsiz. Euskararen Nazioarteko Egunaren harian, Martin eta Alejandrok jakinarazi dute Irabazi- Donostiak mozio bat erregistratu zuela urrian, abenduaren 3a Euskadin jaieguna izan dadila eskatzeko. Horrela, […]
  • Irabazi Donostiak Udal-Gobernuari galdetu dio langabentuentzako doako euskara-ikastaro gehiago emango dituen ala ez

    By Irabazi Donostia on 10 de urria de 2016
    Irabazi Donostia – Ezker Anitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako plataforma- udal-taldeko bozeramaile Amaia Martinek EAJ eta PSE alderdiek osatutako Udal Gobernuari galdetu dio langabetuentzako doako euskara-ikastaro gehiago emango dituen ala ez. Martinen ustez, ikastarook positiboak dira, baina ez dira nahikoa; izan ere, gutxi irauten dute eta ez diete eskaera guztiei erantzuten. Horren harian, Martinek honako datuak ekarri ditu gogora: 2015ean, […]