• eu
  • es

San Bartolomeko komentuko iparraldeko fatxadatik kendutako apaindura elementuak berriz jartzearen gaineko kontrol mozioa

Hil honetako 4an eginiko Ondare Foroaren bilkuran, Ancorak adierazi zuen hainbat apaindura elementu falta direla San Bartolome komentuko iparraldeko fatxadan. Hiru estatua, besteak beste. Gobernuak batzordean esan zuenez, Irunen daude estatua horiek orain, San Bartolomeko komentuaren jabe zen erlijio ordenak han duen toki batean. Hiru estatua horiek elizari dagokion fatxadaren erdiguneko ardatzean dauden erdi puntuko horma-hobietan zeuden kokatuta.

Hirigintza Ondare Eraikia Babesteko Plan Bereziaren fitxan jasotzen da elementu horiek babes erregimenean kontserbatu behar direla: “B.- Fatxadako elementu edo zati iraunkorrak: harlanduzko lanak; dorreak; apaindura elementuak eta/edo erliebea dutenak”. Alde horretatik, Gobernu Batzarraren erabakiak jartzen du, kordelak botatzeko izapideak egin eta Udalak obrak egiten hasteko baimena eman baino lehen, “fatxadaren planoa aurkeztu beharko da, HEOBPBren fitxako “Araubide Espezifikoa” ataleko B letran zehaztutako elementuen kontserbazioa/zaharberritzea jasota. […] Hor sartzen dira gurutzea, hilarria, eskulturak eta elizatea osatzen duten gainerako elementuak”.

Badakigu fatxadaren planoa aurkeztu dutela jabeek. Ez dakiguna da ea kendutako eskulturen orijinalak edo erreplikak jarriko dituzten haiek berriz jartzekoan.

Hori dela eta, hauxe da gure

KONTROL MOZIOA

  1. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio udal Gobernuari San Bartolomeko garai bateko komentuko iparraldeko fatxadako apaindura elementuak berriz jartzeko orduan orijinalak jartzeko egin behar diren gestioak egiteko.
0