• eu
  • es

Prentsa

  • Irabazi Donostiaren iritziz, «paper errea» da agur zibiletarako espazioen inguruko EAJ eta PSEren gobernu-programa

    By Irabazi Donostia on 14 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak (Ezker Anitza-IUk, Equok eta talde independenteek osatutako plataforma), esan du EAJ eta PSEren gobernu-programa, agur zibiletarako espazio publiko egokiak prestatzekoa, «paper errea» dela. Martinek adierazi du Viles jaunak –Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua– Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean emandako erantzunarekin argi geratu zaigula udal-gobernuak ez duela interes handiegirik agur zibilak egiteko tokien inguruko […]
  • Irabazi Donostiaren iritziz, «adarjotzea» da Ernest Lluch-eko Haurtxokoa eta Gaztelekua barrakoietan jartzea

    By Irabazi Donostia on 14 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak (Ezker Anitza-IUk, Equok eta talde independenteek osatutako plataforma), esan du «adarjotzea» dela EAJk eta PSEk osatutako udal-gobernuaren proposamena. Bi talde politiko horiek proposatzen dute barrakoietan jartzea Amarako Ernest Lluch kultur etxeko Haurtxokoa eta Gaztelekua, Anoeta estadioaren birmoldaketa-lanak direla-eta. Martinek Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordearen ondoren egin ditu adierazpen horiek. Batzorde horretan, bere taldeak Kiroletako eta Gazteriako […]
  • Irabazi Donostiak presazkotzat jo du Ulia mendiaren kudeaketa-plana

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Alejandrok, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen zinegotziak, presazkotzat jo du Ulia mendirako kudeaketa-plan bat izatea naturgune hori babesteko. Alejandrok adierazi du bere udal taldeak Ulia mendiarekin lotutako hainbat ekimen gauzatu dituela, horien artean: zainketa eta garbiketa hobetzea, eta baimendutako eta debekatutako erabilerei buruzko seinaleak jartzea. “Mendia babestea eta herritarrek naturgune honetaz gozatzea bateragarriak izateko […]
  • Irabazi Donostiak udal gobernuari galdetu dio Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketarik egingo duen

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen bozeramaileak, udal gobernuari galdetu dio Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aldaketarik egiteko asmoa duen, eta zer neurritan eragingo dieten zerbitzua ematen duten emakumeei eta zerbitzuaren kalitateari, ikusirik Gipuzkoako Foru Aldundiak ELZ finantzatzeko ezarri duen hitzarmen berria. Martinek adierazi duenez, jakin du zerbitzua ematen duen enpresak ez duela […]
  • Irabazi Donostiak kanpaina aurrekoaren abiapuntutzat jo du aurrekontu parte hartzaileen iragarpena

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen bozeramaileak, hauteskunde kanpaina aurrekoaren abiapuntutzat jo du 2019ko udal aurrekontuetarako prozesu parte hartzailearen iragarpena. Martinek adierazpen hauek egin ditu alkateak, Goia jaunak, eta Herri Partaidetzako zinegotziak, Agirrezabalaga andereak, Donostiako Udaleko Gobernu Batzarraren asteroko bileraren ostean egin duten prentsaurrekoaren ondoren. Aurrekontuak osatzeko herritarrek parte hartzeko iragarpenari buruz, Irabazi […]
  • Etxebizitzak bizitzeko dira

    By Irabazi Donostia on 28 de otsaila de 2018
    Laster, Donostia hiriak ordenantza bat izango du etxebizitzen erabilera arautzeko, etxe turistiko gisa alokatu nahi badira. Artikulu hau sinatzen dugun talde politikook –Equo, Ezker Anitza-IU eta Ahal Dugu Donostia– uste dugu ordenantza horrek ez duela balioko etxebizitza bizileku iraunkortzat erabiltzea babestuko, eta halaxe salatu genuen joan den udaberrian elkarrekin egin genuen «etxebizitaSOSvivienda» kanpainan. Gure ustez, EAJ-PSEren udal-gobernuak ordenantza horrekin bigarren […]
  • Irabazi Donostiak prebentzio plan bat egiteko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, amiantoa duten Altzako zonetan ibili diren pertsonentzakoa.

    By Irabazi Donostia on 19 de urria de 2017
    Irabazi Donostia udal taldean (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoan) zinegotzi diren Amaia Martin eta Loïc Alejandrok, mozio baten bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote prebentzio-plan bat egiteko, amiantoa duten Altzako zonetan ibili diren pertsonentzakoa. Taldeko bozeramaile Amaia Martinen arabera, amiantoak kutsatutako Altzako zona batzuei buruz egiten ari diren azterketek erakutsi dute material hori badagoela Oleta ikastetxe publikoko lorategi batzuetan eta […]
  • Irabazi Donostiak babesten du ostatuetako langileentzako hitzarmen duin bat eskatzeko aldarrikapen sindikala, eta Donostiako Udala premiatu du hori lortzeko negoziazioan inplika dadin.

    By Irabazi Donostia on 9 de urria de 2017
    Irabazi Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoa) zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandrok adierazi dute beren taldeak babesten duela hainbat sindikatuk –ELA, LAB, CCOO eta UGTk-, Gipuzkoako ostatu-hitzarmen duina lortze aldera, egin duten aldarrikapen sindikala. Martinen arabera, turismoa hiriko sektore garrantzitsuenetako bat da, eta lanpostu asko sortzen du. Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak, hala ere, emakumezko asko dituen sektorean […]
  • Irabazi Donostiak proposatzen du Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoa aldatzea, hiritarrek udal-batzordeen gaineko informazioa eskura izan dezaten.

    By Irabazi Donostia on 13 de ekaina de 2017
    Irabazi Donostia udal taldeak (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoak) Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoa aldatzeko proposamen bat aurkeztu du, hiritarrek udal-batzordeen gaineko informazioa eskura izate aldera. Udal taldeak jakinarazi du udal batzorde sektorialak –udal kudeaketarako gaiak lantzen dituztenak- ez direla publikoak, Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoak aginduta. Hala ere, Irabazi Donostiaren arabera, erregelamenduak bi pertsonari ematen die baimena bertan egoteko: kazetariei eta gonbidatuei […]
  • Irabazi Donostiak eskatzen du Ingurumen Sailak zeregin garrantzitsuagoa izan dezala Donostiako Udalean.

    By Irabazi Donostia on 18 de maiatza de 2017
    Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko zinegotzi Loïc Alejandrok eskatu du Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak zeregin garrantzitsuagoa izan dezala udal jardueran. Azken Hirigintzako Batzordean, Irabazi Donostia udal taldeak bi galdera, Lourdes Txikiko eremuan egindako zuhaitz-mozketari buruzkoak, egin ditu. Lehena, hirigintzaren gainekoa, eta bigarrena, ingurumenaren gainekoa. Galderen harian, Alejandroren esanetan, bi horiek bananduta egin dituzte, eta bi […]