• eu
  • es

Pposizioko talde politikoek sarbidea duten datu baseetan ebazpenik ez agertzearen gaineko kontrol mozioa

Hil honen hasieran, San Bartolomeko obren espediente bati dagokion dokumentazioa berrikustean –datu baseetan dagoena– ikusi ahal izan dugu hainbat ebazpen ez direla agertzen.

Udaleko Gobernu Batzarraren (UGB) 2018/08/07ko “Lizentzia aldaketa. Amhude S.A. San Bartolome” erabakiak Hirigintza Sostengagarriko, Etxebizitzako eta Hiri Proiektuetako zinegotzi ordezkariaren hainbat ebazpen aipatzen ditu. Oposizioko taldeok sarbidea baimenduta dugun ebazpenen datu baseetan bila hasita eta bat ere ez dago, ordea, ikusgai:

  • 2018ko urtarrilaren 9ko ebazpena: ez zegoen datu basean (orain, bai)
  • 2018ko urtarrilaren 11ko ebazpena: ez zegoen datu basean (orain, bai)
  • 2018ko urtarrilaren 26ko ebazpena: ez zegoen datu basean eta orain ere ez dago.

Kontu larria da; izan ere:

  • Oposizioko taldeek espediente baten testuingurutik kanpo ebazpenak irakurtzeko duten eskubidearen eragozpen argia da.
  • Idazkaritzak behin eta berriz eta esparru guztietan jakinarazi du ezinbesteko errekerimendua dela ebazpen guzti-guztiak kargatzea.
  • Ebazpenek erregistratuta egon behar dute, eta erregistro hori ebazpenen datu basea da. Ebazpen bat ez bada agertzen datu basean, administrazioaren ikuspegitik existituko ez balitz bezala da.

Batzordean emandako azalpenekin, ikusi dugu Gobernuak ez duela interes handirik ebazpen guztiak datu basean jartzeko; izan ere, eman zuen azalpenean, Gobernuak esan zuen udan langile gutxiago izaten delako eta baten bat gaixo izan delako zeudela ebazpen horiek datu basean jarri gabe; ebazpen horiek 2018ko urtarrilekoak direla batere ikusi gabe. Alegia, 9 hilabete daramatzala ebazpenak erregistratzeko betebeharra bete gabe.

Hori dela eta, hauxe da gure

KONTROL MOZIOA

  1. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio udal Gobernuari kasu egiteko ondo eta igotzeko barruko datu basera ebazpen guzti-guztiak, eta hori horrela izateko egin behar dien gestioak egiteko.
0