• eu
  • es

Mozio arrunta, ikastetxe publikoetako azpiegiturak estaltzea dela eta

Duela hilabete batzuk, adierazi genuen kasu egin behar zitzaiola Donostiako ALTZA-SJC (Txapiñene) lehen eta haur hezkuntzako ikastetxeak zeukan beharrari: haren kanpo jolastokiaren zati bat estali beharrari, alegia.

Jardun hori beren ikastetxean egin ahal izateko diru laguntzak eskatuak zituzten ikastetxeen eskutik zetorren eskaera. Hala ere, kanpo jolastokiak estaltzeko obretarako laguntza horietarako deialdia egiten zuen aginduan ezarritako irizpideetan, bi puntu besterik ez zitzaizkion ematen.¡

Horren ondorioz, 2013an eta 2014an ikastetxe horrek ez du jaso eskatutako laguntza, eta horrenbestez ezin izan du esku-hartze hori gauzatu.

Ikastetxe guztietarako irizpide finko batzuk ezartzeak aukera berdintasunean aurkezteko beharrari erantzuten dio; eta horren alde gaude. Hala ere, ez daiteke izan ikastetxe batzuek kanpo eremu estalirik ez izatea, jarduerak egin ahal izateko.

Gogoan izan dezagun hemen batez beste asko direla egun euritsuak. Beraz, hiriko ikastetxeetako ikasleek kanpo eremu estaliak behar dituzte, busti gabe gozatzeko eta jarduerak egiteko aukera izan dezaten. Eremu horiek, gainera, ikastorduak bukatutakoan ere erabili ahal izango dituzte ikasleek.

Horregatik, funtsezkoa da eremu horiek bermatzea. Alabaina, ikusi dugunez, oraindik badira hainbat esku hartze, hiriko zenbait ikastetxetan egin beharrekoak.

Horrexegatik aurkezten dugu ondorengo

MOZIO ARRUNTA

  1. Donostiako Udalbatzak hertsatuki eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari azterketa bat egin dezala, Donostiako ikastetxe publikoetako kanpo azpiegiturei buruz, haietan eremu estaliak izateko beharrezko esku hartzeak egin daitezen.

Bozketa:

IRABAZI, EH BILDU, PP, PSE, PNV: Alde

(Argazkiaren jatorria: Guía práctica profesional)

0