• eu
  • es

Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak (OARC delakoak) xedatu du ez daukala eskumenik Irabazi Donostiak salatutako Anoetako berritzeko hitzarmenaren gaineko kontuak ebazteko.

Irabazi Donostia (EzkerAnitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldearen arabera, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak – OARC izenekoak- atzo komunikatu zion ez zuela taldeak aurkeztutako helegitearen izapidea onartzen. Komunikatuan, organoak xedatzen du ez daukala eskumenik Anoetako finantzaketarako hitzarmenaren, Anoeta Kiroldegiak eta Realak sinatutakoaren, gaineko kontuak ebazteko.
Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren xedapenaren harian, Irabazi Donostiak adierazi nahi du organoan hitzarmenaren baitako bi alde formal baino ez direla aurkaratu: lehena, sinatutako erabilera-hitzarmen berria kudeaketa-kontratutzat jotzen duena; eta bigarrena, hitzarmen berri hori diru-laguntzako kontratutzat jotzen duena. Bi alde horiekbehartuta, hitzarmen berria beste modu batean onartu beharko litzateke: 1993ko hitzarmena deseginez eta Anoeta erabiltzeko lehiaketa berri bate ginez. Behin arestiko bi horiek eginda, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak eskumena izango luke.
Organoaren ebazpenaren arabera, ordea, sinatutako hitzarmen berria ez da kudeaketa-kontratu bat. Ondorioz, organoak ez du eskumenik kontratuaren legezkotasuna erabakitzeko. Bestela esanda, organoak ez du gaiaren funtsa aztertzen. Ondorioz, udal-taldeko bozeramaile Amaia Martinen hitzetan, azken orduotakoak adierazpen funsgabeak dira, ebazpenak Anoetako birmoldaketarako proiektua sustatzen duela diotenak.
Irabazi Donostia udal-taldeko zinegotzi Loïc Alejandro, halaber, harrituta dago, organoaren ebazpenaren harian. Alejandroren esanetan, Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoak ez du inola ere aipatzen diru-laguntzako kontratu bat dela; nahiz eta Irabazi Donostiaren helegiteak xehetasun horren gaineko orrialde ugari dituen. Horrela, zinegotziak ez du aipamenik eza hori ulertzen eta ez du interpretatu nahi ebidentzia adierazgarri horretatik harantz.
Era berean, Irabazi Donostia udal-taldeak aditzera eman du Kontratuen Inguruko Errekurtsoen Administrazio Organoaren eskumen-mugak eraginda, ez zirela organoan aurkaratu hitzarmenaren baitako beste alde eztabaidagarri batzuk. Horietako bat, 1993ko hitzarmenari dagokiona da. Hitzarmenak aginduta, Realak obren kostuaren ia % 100 ordaindu beharko luke, ez % 25. Beste alde bat Realak estadioa erabiltzeagatik ordaindu beharreko kanonaren balioaren kalkulu-metodoarena da. Azken honen arabera, udalak ez lioke Realari kanonik kobratuko 2067. urtera arte.
Urteko kanonaren balioari dagokionez, Loïc Alejandrok azpimarratu du ez dela zehatza alkateak dioena. Azken honen esanetan, Anoetako birmoldaketa egiteko ez dira udaleko diru-kutxak erabiliko. Baina egia bestelakoa da. Izan ere, lehenik, Realak aldez aurretik 12 milioi euro emango ditu; gero, udalak Realari ez dio urteko kanona kobratuko, denera, 12 milioi euroko kanona bete arte. Horiek horrela, 12 milioi eurokoa da udalak bilduko ez duen diru-kopurua, hiriko behar ugariri erantzuteko erabil litekeena.
Beraz, Irabazi Donostiaren arabera, Anoetako birmoldaketarako hitzarmen berriaren baitako legezko aldeek argitu gabe jarraitzen dute, eta epaitegian sala daitezke.

(Jarraian, helegitearen eta ebazpenaren kopiak dokumentu honi erantsita daude.)

20160929-oarc-recurso-convenio 20161102-resolucion-2016-119-oarc

0