• eu
  • es

Iraunkortasuna

  • Hondakinentzako edukiontziak jartzeko planari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 2 de urria de 2018
    Hilabete honetako Gune Publikoen Batzordean (Obrak eta Hiri Zerbitzuak), Intxaurrondo eta Amara auzoetan hondakinak biltzeko edukiontzien banaketa berriaren ostean izaten ari diren gertakariei buruz galdetu genuen. Hauek dira edukiontzien kokaleku aldaketak eragin dien pertsonek planteatutako gertakari eta kexa nagusiak: alde batetik, irlatxo batzuk desagertu egin direla; eta bestetik, berrietara iristeko zailtasunak dituztela, gune batzuetako orografiaren eraginez eta han bizi diren […]
  • Uliako Kontserbazio Bereziko Eremuaren inguruko azalpen kartelaren gaineko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 1 de urria de 2018
    Lehen esan dugun batzordearen hil honetako bileran esan genuen bezala, Uliako kontserbazio bereziko eremuaren inguruko azalpen kartela, Sagueskoa, lurrera erorita dago aspalditxo honetan. Gobernuak azaldu zuen kartel berri batzuk egiten ari direla, Ulia mendian jartzeko, eta berriak jartzekoan jarriko duela Sagueskoa ere. Ondo iruditzen zaigu Uliak natura aldetik dituen balioen gaineko informazioa hobetzea Udalak, bat baitator guk gune babestu horren […]
  • Kontrol mozioa, belartzagaina (belartza 2) añ13.1 azpialorreko isurketa dela eta

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Berrikitan, gaurkotasun albisteetako gai nagusietakoa izan da Belartza 2. Izan ere, Belartzagaina AÑ13.1 azpialorrean isuri dira mugakide den Belartza Harrobia AÑ13.2 azpialorreko obretatik ateratako lurrak. Belartzagaina AÑ13.1 azpialorrak egindako administrazio ibilbidea konplexua da: 1995eko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean, landa eremutzat zegoen kalifikatuta ingurua. 2007ko Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko aldaketa batean, eremua landakotik urbanizagarrira birkalifikatu zen, eta bi azpialor sortu: AÑ13 […]
  • Mozio arrunta errausketak osasunean duen eraginari buruzkoa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Donostiako Erraustegiaren proiektuak gero eta protesta eta kezka handiagoak sortzen ditu gizartean. 2016ko maiatzaren 29an, ia hamar mila herritarrek giza katea osatu zuten Miramongo Onkologikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregiaren artean, proiektu hori Gipuzkoako familien osasunaren kostuz inposatzea salatzeko. Gipuzkoa Zutik izeneko talde batek pare bat aste darama Donostian kanpatuta, egunero ehunka lagun biltzen dituzten mobilizazioak eta protesta ekitaldiak egiten […]
  • 5. edukiontziari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Cristina Enea fundazioak egindako Iraunkortasun txostena argitaratu da orain berriki, eta bertan, gure hirian hondakinen bilketari buruzko datuak eskaintzen dira. Hain zuzen ere, gaikako bilketa tasa bildutako hondakin guztien % 38 da, eta horrek esan nahi du pisu guztiaren % 62k hondakindegian amaitzen duela. Kopuru hori nahiko genukeenetik oso urrun dago oraindik. Gai organikoari dagokionez, edukiontziak udalerri osora hedatu ondoren, […]
  • Kontrol mozioa uliako mintegietan zuzkiduratarako lursail erreserba egitea dela eta

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    123/2012 Dekretuak, ekainaren 3koak, hirigintzako estandarrei buruzkoak, gutxieneko estandar batzuk ezartzen ditu eraikigarritasuna handitzeagatiko zuzkiduratarako eta ekipamendutarako lursail erreserbarako hiri lurzoruan. Jarduketa eremuan lursail gabezia dagoela eta, zuzkidura horiek gauzatu ezin direnean, Udalak haiei dagokien zenbatekoa kobratzen du, lurzoru hori ingururik hurbilenean eskuratzeko edo, hobekuntzetara bideratzeko, Dekretuaren arabera. Agerikoa denez, hiri lurzoruan ez da aukera askorik izaten aurreikuspen hori betetzeko […]
  • Uliako mintegiekin loturiko plan orokorraren aldaketa puntualean dauden gabeziei buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    AU05 Ategorrieta eta NU02 Ulia eremuekin loturiko HAPOaren aldaketa puntual horrek ez du jasotzen Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 62. artikuluaren 1.a) puntuan eskatutako alternatiben inguruko azterketarik. Alternatiben azterketa horrek halako toki bereziarentzat aukerarik egokiena hautatzea ahalbidetuko du. Plan horrek ez du nahiko motibaziorik, ezta jasotzen duen proposamenaren inguruko justifikazio kontrastaturik ere, eta horrek haren baliogabetasuna eragin lezake. […]
  • Kontrol mozioa, energia elektrikoa kontratatzea dela-eta

    By Irabazi Donostia on 26 de maiatza de 2016
    Joan den abenduan, Donostiako Udalbatzak aho batez onartu zuen, gure taldeak aurkeztutako ekimen bat zela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere erosketa zentralaren bidez jo zezala argindarraren handizkako merkatura zuzeneko kontsumitzaile gisa, Gipuzkoako udalentzat energia erostera. Era berean, Aldundiari hertsatuki eskatzen zitzaion lortutako aurrezkia gizarte politiketan erabiltzeko. Erabaki horren azken xedea da argindarraren fakturan aurreztea, pobrezia energetikoari aurre egiteko. Gizarte Ekintza […]
  • Antenen ordenantza berriari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 26 de maiatza de 2016
    Administrazioarekiko Auzien Donostiako Epaitegiak 2016ko martxoaren 21ean emandako 47/16 Epaiak dioenez, udal eskumena da telefonia mugikorren udal barrutiko antenak arautzea, eta, ondorioz, ezeztatu egiten ditu Industria Ministerioaren alegazioak, udalak eskumenik ez duela diotenak. Horrek frogatzen du antenen ordenantza berriaren blokeoa justifikatzeko orain arte erabili den argudioak ez duela zentzurik. Epaia, hain zuzen, antenen ordenantza berria egiteko oinarri gisa erabilitako arrazoibidearen […]
  • Irabazi Donostiak Udabatzari eskatzen dio ez onartzeko Garoña berriz irekitzea

    By Irabazi Donostia on 6 de otsaila de 2016
    Irabazi Donostiako –Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma- zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandrok jakinarazi dute mozioa aurkeztu dutela Donostiako Udaleko Udalbatzak ez onartzeko Garoñako zentrala berriz irekitzea. Martinek esan du Garoña berriz irekitzea berri oso txarra dela, izan ere, Estatuko Gobernuak honakoa egin beharko zukeen: zentral nuklear guztiak behin betiko itxi eta horien ordez energia berriztagarriak sustatu. Baina […]