• eu
  • es

Irabazi Correscales-en alde agertu da

Irabazi eta EH Bildu udal taldeok geure atxikimendu eta elkartasuna adierazi nahi diogu Correscales/Prekarietatearen kontrako korrikari, eta Udalari proposatu nahi diogu ekimen hau Donostiara iristen denean, hilaren 19an, ostiralez, harrera ofiziala egitea.

Gogorarazi nahi dugu Irabazi eta EH Bilduk, elkarrekin, Correscales/Prekarietatearen kontrako korrikaren aldeko adierazpen instituzionala eraman genuela, duela bi aste, Bozeramaileen Batzordera, eta aho batez onartu zela.

Correscales/Prekarietatearen kontrako korrikak 700 kilometroko ibilbidea du, Bilbo eta Bartzelonaren artekoa, eta Movistarrentzat azpikontratatuta edo autonomo moduan lan egiten duten teknikariek iaz egindako greban du jatorria. Mugimendu hau Marea Urdin bihurtu da, ez du amore eman nahi, eta bizi baldintza duinen aldeko kanpaina bat abiatu du, hiru helbururekin:

*Lan prekarietatearen kontra eta bizitza duin baten aldeko borrokaren oinarrizko arrazoiak aldarrikatea eta ikusaraztea

*Langile hauen borroka berpiztea

*Eta pertsona horien esfortzua, poza eta sufrimendua konpartitzea beste kolektibo, mugimendu eta erakunde batzuekin eta jasotako elkartasuna ere eskertzea

Correscales/Prekarietatearen kontrako korrika datorren astean iritsiko da Donostiara. Irabazi eta EH Bildu udal taldeok geure konpromisoa berretsi nahi dugu ekimen honekin, baita lan prekarietatearen kontra eta bizi baldintza duinen alde ere, eta hain zuzen ere, konpromiso horrek lehen aipatutako adierazpen instituzionala aurkeztera eraman gintuen Bozeramaileen Batzordean duela bi aste.

Ildo horretatik, gogorarazi nahi dugu zein konpromiso hartu zuen Donostiako Udalak Irabazik eta EH Bilduk aurkeztutako adierazpen instituzionala onartu zenean.
1.        Donostiako Udalak bere atxikimendua adierazten dio Correscales/Prekarietatearen kontrako Korrikari
2.        Donostiako Udalak Correscales/Prekarietatearen kontrako korrika dela-eta antolatutako ekimenetan parte hartzeko deia egiten die herritarrei
3.        Donostiako Udalak garrantzizkotzat jotzen du kontratuetan eta lehiaketa publikoetan lan arloko klausula sozialak indartzea eta haien jarraipena egitea
4.        Donostiako Udalak ekimen hau babesteko gonbitea egiten die udal taldeei, ibilbidean kilometroren bat eskuratuta
Irabazi eta EH Bilduk Correscalesen modu aktiboan parte hartzeko deia egin nahi diegu gainerako taldeei, eta bereziki Udal Gobernuari. Horrez gain, hilaren 19an ekimena Donostiara iristen denean harrera ofiziala egitea proposatu nahi diogu Eneko Goia alkateari.
Momentu ona da ekimen honekin geure elkartasuna adierazteko eta prekarietatearen kontra eta lan eta bizi baldintza duinen aldeko borrokarekin geure konpromisoa berresteko.

0