• eu
  • es

Irabazi Donostiaren iritziz, «paper errea» da agur zibiletarako espazioen inguruko EAJ eta PSEren gobernu-programa

Amaia Martinek, Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak (Ezker Anitza-IUk, Equok eta talde independenteek osatutako plataforma), esan du EAJ eta PSEren gobernu-programa, agur zibiletarako espazio publiko egokiak prestatzekoa, «paper errea» dela.

Martinek adierazi du Viles jaunak –Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua– Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean emandako erantzunarekin argi geratu zaigula udal-gobernuak ez duela interes handiegirik agur zibilak egiteko tokien inguruko gobernu-programa betetzeko; izan ere, Viles jaunak ez zuen jakinarazi zer kudeaketa egin dituen tokiko gobernuak bere gobernu-programa betetzeko, eta ez zuen hori egiteko konpromisorik hartu.

Aipatutako espazioei dagokienez, Irabazi Donostiako bozeramaileak gogorarazi du tokiko gobernuak, Irabazi Donostiak eskatuta, 2017. urteko maiatzean onartu zuela hirian agur sozialak egiteko presta zitezkeen espazioen zerrenda bat hiru hilabeteko epean egiteko mozioa. Baina zinegotziak salatu du urtebete baino gehiago igaro dela eta ezer egin gabe jarraitzen dutela.

Horrez gain, Martinek gogorarazi du 2017an onartutako mozioan, instalazio horiek erabiltzeko gida bat egiteko eskatzen zela, hiritarrei agur zibilak egiteko espazioak eman ahal izateko. «Bada, urtebete beranduago, ez daukagu ezer; Eibar, Arrasate eta Bilbon, esaterako, badituzte horrelako tokiak».

Halaber, Irabazi Donostiako bozeramaileak adierazi du Viles jaunaren erantzunek erakusten dutela legealdi honek ez duela gai horretan aurrera egingo, eta, beraz, ez diotela behar sozial horri erantzungo, eta galdutako lau urte izango direla.

0