• eu
  • es

Irabazi Donostiako zinegotziek autobus-bidaia garestitzearen aurka bozkatuko dute

Irabazi Donostiako, Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataformako, zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandrok jakinarazi dute autobus-bidaia garestitzearen aurka bozkatuko dutela. Udal Gobernuak bidaia-prezioa garestitzea erabaki du, datorren apirilaren 1etik aurrera.

Martinek adierazi duenez, “EAJ eta PSEren koalizio gobernuak autobus-bidaia garestitzeko proiektua onartu du”. Ondorioz, batetik, aldian behingo txartela (paperezkoa) bost zentimo garestituko da; eta, bestetik, bi zentimo txartelaren bitartekoa. Ezkerreko koalizioko bozeramailearen arabera, “bi erabaki horiek ez daude inola ere justifikatuta; izan ere, gero eta handiagoa da egonkortasun gabeko lana, KPIa ez da handitu eta erregaiak, aurten, iaz baino askoz merkeago daude”.

Bestalde, Irabazi Donostiako zinegotziak, Loïc Alejandrok, esan du ez datorrela bat “urtero automatikoki” autobus-bidaiaren prezioa garestitzearekin. Alejandroren esanetan, “pertsona askoren soldata orain dela urte asko bere horretan baitago, eta lan-kontratu berriek egonkortasun gabeko lana sustatzen baitute. Beraz, prezioak garestitu baino lehen, baldintza horiek guztiak hartu behar dira kontuan”. Garraio publiko kolektiboak “ingurumenean inbertsioa izan behar duela” gaineratu du.

Horregatik, Irabazi Donostiako bi kideek aditzera eman dute autobus-bidaia garestitzearen aurka bozkatu dutela udalbatzarrean.