• eu
  • es

Irabazi Donostiak Udal-Gobernuari galdetu dio langabentuentzako doako euskara-ikastaro gehiago emango dituen ala ez

Irabazi Donostia – Ezker Anitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako plataforma- udal-taldeko bozeramaile Amaia Martinek EAJ eta PSE alderdiek osatutako Udal Gobernuari galdetu dio langabetuentzako doako euskara-ikastaro gehiago emango dituen ala ez.

Martinen ustez, ikastarook positiboak dira, baina ez dira nahikoa; izan ere, gutxi irauten dute eta ez diete eskaera guztiei erantzuten. Horren harian, Martinek honako datuak ekarri ditu gogora: 2015ean, 148 pertsonak egin zituzten doako ikastaroak, baina, ondoren, horietako 42 soilik matrikulatu ziren ordainpeko ikastaro batean. Egunean bi orduko ikastaro batek, urritik ekainera bitartekoak, 800 euro inguru balio du, eta udaleko diru-laguntzaren baldintzak aginduta, lagunaza ezin da matricularen kostuaren % 50 baino handiagoa izan. Baldintza hori, zalantzarik gabe, oztopoa da persona askorentzat; are gehiago, langabetuentzat.

Irabazi Donostia udal-taldearen bozeramaileak, halaber, beste datu hauek eman ditu: guztira, 179 pertsonak eskatu dituzte doako ikastaroak; horietako 142 onartuak izan dira, 19 itxarote-zerrendan geratu dira, eta 18ri ez zaie talderik eman. Hau da, 37 pertsonak ez dute ez doako eta ez ordainpeko ikastarorik egiteko aukerarik izango.

Martinek azpimarratu du herritar ororen euskara-ikasketan aurrera egiteko, hainbat oztopo kendu behar direla. Horietako bat ekonomikoa denez, Amaia Martinek EAJ eta PSE alderdiek osatutako Udal Gobernuari galdetu dio langabetuentzako doako euskara-ikastaro gehiago emango dituen ala ez. Martinek, era berean, Gobernuari galdetuko dio euskararen ikasketaren doakotasunerako pausorik emango duen ala ez. Horren harira, Irabazi Donostiako eledunak Eskandinabiako herrietan eta Katalunian jarri du arreta, non eta beren hizkuntzak ikastea ia-ia doakoa den.

0