• eu
  • es

Irabazi Donostiak proposatzen du Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoa aldatzea, hiritarrek udal-batzordeen gaineko informazioa eskura izan dezaten.

Irabazi Donostia udal taldeak (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoak) Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoa aldatzeko proposamen bat aurkeztu du, hiritarrek udal-batzordeen gaineko informazioa eskura izate aldera.

Udal taldeak jakinarazi du udal batzorde sektorialak –udal kudeaketarako gaiak lantzen dituztenak- ez direla publikoak, Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoak aginduta. Hala ere, Irabazi Donostiaren arabera, erregelamenduak bi pertsonari ematen die baimena bertan egoteko: kazetariei eta gonbidatuei (batzorde bakoitzaren lehendakariak gonbidatutakoei).

Hala eta guztiz ere, baldin eta pertsona batek batzordeko gairen bat ezagutu nahi badu, ezin du horri buruzko informazioa eskuratu, batzordeak ez-publikoak izanik. Ezintasun hori dela-eta, Irabazi Donostiaren arabera, ulertezina da udal gobernuak edo komunikabideek hiritarrei jakinarazten dietena donostiarrek beraiek kontsultatu ezin izatea.

Kontsulta-ezintasuna –gardentasun falta, azken finean- aldatzeko, udal taldeak Udalbatzarraren Erregelamendu Organikoa aldatzeko proposamen bat egin du. Irabazi Donostiak espero du udal gobernuak eta gainerako taldeek hori onartzea; izan ere, EAJ eta PSEren arteko gobernu-akordioak berak honakoak azpimarratzen ditu: Udalak gardena, irekia, dinamikoa eta eraginkorra behar duela izan; donostiarren iritzia kontuan hartu behar duela; eta parte-hartzea gehiago sustatu behar duela, komunikazio-bide berriak irekiz.

Bukatzeko, Irabazi Donostiak gogorarazi du legealdiaren hasieratik hainbat ekimen aurkeztu dituela, betiere hiritarrentzako gardentasuna eta informazioa handitzeko. Hona hemen, banan-banan, horietako batzuk: udal-sozietateak Udala bezain gardenak izatea (Irabazi Donostiako kidea Anoeta Kiroldegiko Kontseilutik kaleratua izan baino lehenagoko ekimena); Herri-Galdeketen Araudia aldatzea, gardentasun eta parte hartze handiagoak bermatze aldera; hiritarrek eta elkarteek darabilten prentsa-aretoa hobetzea; Udalbatzarraren akordioak kontrolatzeko batzorde bat –Bilbon jadanik badagoena bezalakoa- sortzea…

 

0