• eu
  • es

Irabazi Donostiak eskatzen du Ingurumen Sailak zeregin garrantzitsuagoa izan dezala Donostiako Udalean.

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko zinegotzi Loïc Alejandrok eskatu du Donostiako Udaleko Ingurumen Sailak zeregin garrantzitsuagoa izan dezala udal jardueran.

Azken Hirigintzako Batzordean, Irabazi Donostia udal taldeak bi galdera, Lourdes Txikiko eremuan egindako zuhaitz-mozketari buruzkoak, egin ditu. Lehena, hirigintzaren gainekoa, eta bigarrena, ingurumenaren gainekoa.

Galderen harian, Alejandroren esanetan, bi horiek bananduta egin dituzte, eta bi zinegotzi delegatuari zuzendu dizkiete, gaiak hirigintzarekin eta ingurumenarekin lotura duelako. Behin bi galdera horiek eginda, Hirigintzako zinegotiz delegatuak soilik erantzun ditu; nahiz eta batzordean bertan -minutu batzuk lehenago- Ekologiako zinegotzi delegatuak ere beste galdera batzuei erantzun dien.

Zuhaitz-mozketa dela eta, Irabazi Donostiaren zinegotziak honakoa azpimarratu du: “Zoritxarrez, oso deigarria iruditzen zaigu Ingurumen Sailak mozketaren berri ez izana, izan ere, txostenak berak horren berri ematen zuen. Are deigarriagoa iruditzen zaigu arloko zinegotzi-delegatua ez etorri izana bere departamentuaren beraren iritzia ematea”. Berri eman ez izanak eta etorri ez izanak argi erakusten dute EAJ eta PSEeren arteko udal gobernuarentzat Ingurumen Sailaren iritzia bigarren mailakoa dela.

Irabazi Donostia udal taldearen arabera, ingurumen eta iraunkortasunari buruzko udal txostenek garrantzi handia eduki behar dute. Eta inportantzia horrregatik, Ingurumen sailak zeregin garrantzitsuagoa behar du izan. Ingurumenaren harira, Alejandroren esanetan, Sailak informazioa eman beharko luke, noiz eta proiektu batek edo ekintza batek ingurugiroan edo iraunkortasunean eragina duenean.

“Hainbat dira ingurugiroan edo iraunkortasunean ondoreak dituzten egitasmo eta jarduerak: Uliako hazitegietakoa, Garbera saltoki-gunearen handitzekoa, Lourde Txikiko jarduketakoa, Lourdes Eneako plan berezikoa, Cristina Enea parkeko arrapalakoa, Uliako itsaslabarretako bide berrietakoa eta zuhaitz-moztekoa. Beraz, proiektu eta jarduketon ondorioak kontuan hartuta, Donostiako Udaleko Ingurumen Departamentuak horiek albistatu beharko lituzke.

Horregatik guztiagatik, Alejandroren hitzetan, behin eta berriz esango dute Ingurumen Departamentuaren zereginak zeharkakoa behar duela izan. Izan ere, udalak saileko teknikariei iritzia eskatzeaz gain, euren ustea kontuan hartu beharko luke udal-politika orotan, alde batera utzita bere txostenak nahitaezkoak diren ala ez.

(Argazkia: Haritzalde)

0