• eu
  • es

Irabazi Donostiak eskatzen du Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasteko leku gehiago egon daitezela

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko bozeramaile Amaia Martinek jakinarazi du bere taldeak mozio arrunt bat aurkeztu duela, biharko, abenduaren 20ko, udalbatzarrean eztabaidatzeko. Mozioak Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialean euskara ikasteko leku gehiago egotea du helburu.

Martinen arabera, euskararen ikasketa eta erabileran aurreratzeko, ezinbestekoa da erakundeek baliabide beharrezkoak ematea, euskara ikasi nahi duten herritar guztiek ikasteko aukera izan dezaten.

Ikasketaren harian, Irabazi Donostiaren eledunaren ustez, Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialak –Eusko Jaurlaritzaren mendekoak- duen eskaintza publikoari esker, matrikularen kostua ez da traba bat ikasteko. Izan ere, egungo ikasturtean, 2016-2017koan, matrikulak 72,36 euroko prezioa du.

Hala ere, Martin kexatu da, izan ere, Eusko Jaurlaritzak eskaintzen duen leku publikoen kopurua ez da nahikoa. Horrela, egun, kantitate hori 60 leku baino gutxiagokoa da maila guztietan. Horregatik, Irabazi Donostiaren mozioak Eusko Jaurlaritzari leku gehiago egoteko eskatzen dio.

Irabazi Donostia udal-taldearen bozeramaileak, era berean, gogora ekarri du arestiko mozioaz gain, 2017ko aurrekontuei zuzenketa bat ere egin diela. Zuzenketaren helburua Donostiako Udalak donostiarrei euskara ikasteko ematen dien diru-laguntzak bikoiztea da. Horrela, Amaia Martinen hitzetan, hiritarren ekonomia-egoera ez da euskara ikasteko oztopo bat izango.

0