• eu
  • es

Irabazi Donostiak errepikatzen du Anoetako birmoldaketan gardentasun falta dagoela

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko zinegotzi Loïc Alejandrok bere taldearen salaketa berretsi du. Salatzearen arabera, Anoetako birmoldaketan, baita bere finantzaketan ere, gardentasun falta dago.

Gardentasunik ezaren harian, Alejandrok errepikatu du udal-gobernuak, EAJ eta PSE-EEren arteko koaliziokoak, azpimarratzen duela lanek ez dutela diru-kutxa publikoetan inolako kosturik izango. Baina Irabazi Donostiako zinegotziaren arabera, udal-gobernuak azpimarratutakoa ez da egia biribila. Are gehiago, gobernuak informazioa ezkutatzen du; izan ere, Anoeta Kiroldegia sozietateak (%100 udalarena denak) Realari 12 milioi euro ordaindu beharko dizkio. Eta sozietateak Realari ordainketa bi modutan egin diezaioke: dirutan ordainduz ala estadioa erabiltzeagatiko alokairua ez kobratuz (dohainik).

Alogera ez kobratzearen harira, era berean “konturatu gara gobernuak oker kalkulatu duela doako alokairuaren iraupenaren zenbatekoa”. Horrela, gobernuaren zenbatekoa Realaren ikuskatutako kontuen kopurua baino hiru aldiz txikiagoa da. Kopuru horren arabera, Realak 34 urtez, erabiliko luke doan estadioa. Loïc Alejandroen hitzetan, “denbora luze horretan, udalak kobratuko ez duen alogeraren zenbatekoak donostiarren benetako beharrei erantzuteko balioko luke”.

Era berean, Alejandrok jakinarazi du Donostiako Udalak eta Realak sinatutako hitzarmenaren arabera, kirol-klubak estadioaren izena aldatu dezakeela. Ondorioz, udal-estadioa, adibidez, Qbao estadioa deitzera pasa liteke, betiere donostiarrei beren iritzia eskatu gabe.

Irabazi Donostiako zinegotziak donostiarrei gogorarazi die birmoldaketari buruzko informazioa irabazidonostia.org web orrialdean dutela. Bertan, hiritarrek birmoldaketari buruzko Irabazi Donostiaren azterketa, beste batzuek ezkutatu nahi dutena, dute eskura.

0