• eu
  • es

Irabazi Donostiak berriro Belartza 2ko irregulartasunak salatzen ditu, eta eskaera bat egiten du, bertako lursaila berriz landa-eremua izan dadin

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako plataforma) udal-taldeko zinegotzi Loïc Alejandrok berriro ere, ekainean bezala, salatu ditu Belartza 2 lursailean egindako irregurlatasunak. Horien aurrean, Alejandroren ustez, udal-gobernuaren jarrera ez da erabat sendoa izaten ari. Jokabide hori dela-eta, Irabazi Donostiako kidearen hitzetan, bere udal-taldeak berriro eskaera bat egingo du, Belartza 2 berriz landa-eremua izateko eta bertako natura-balioak babesteko.

Loïc Alejandroren esanetan, lanak egiten ari den enpresak Belartza 2ko obrako lurrak botatzen jarraitzen du, nahiz eta ez duen horretarako baimenik. Baimen faltak, dagoeneko, obrak aldi baterako gelditzea eta enpresa zigortzea ekarri ditu. Hala ere, enpresak lanak egiten jarraitzen duenez, burututako ekintzen dinamika bat da, udal-gobernuak inola ere onartu beharko ez lukeena.

Horiek horrela, Irabazi Donostiako zinegotziak jakinarazi du bere taldeak mozio bat aurkeztuko duela hurrengo udalbatzarrean. Mozioak udal-gobernuak gaian esku hartzea du helburu. Are gehiago: udal-gobernuak enpresari zigorrik handiena jartzeko espedientea egitea eta gobernuak enpresari eskatzea, azken honek legez kanpo botatako lurrak ken ditzan.

Loïc Alejandrok, halaber, adierazi du Irabazi Donostia udal-taldeak berriro eskaera bat egingo duela, Belartza 2ko lursaila berriz landa eremua eta hiriaren inguruko berdegunea izan dadin. Horren harian, Alejandroren arabera, astakeria da Belartza 2ko edo Uliako mintegiak bezalako natura-guneak suntsitzen uztea eta, aldi berean, “2030 Ingurumen Estrategia” izeneko planaren helburua udalerriaren eremuaren % 25 bat babestea izatea.

(Argazkia: Haritzalde)

0