• eu
  • es

Irabazi Donostiak bat egiten du Euskararen Nazioarteko Egunarekin

Irabazi Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoa) zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandrok Euskararen Nazioarteko Eguna, ospatuko dute. Biek, horretarako, abenduaren 3an, Donostiako Udalak eguna ospatzeko ekitaldian parte hartuko dute, betiere euskararekiko konpromisoa erakutsiz.

Euskararen Nazioarteko Egunaren harian, Martin eta Alejandrok jakinarazi dute Irabazi-
Donostiak mozio bat erregistratu zuela urrian, abenduaren 3a Euskadin jaieguna izan dadila eskatzeko. Horrela, milaka urtetan biziraun duen hizkuntzaren, euskararen, garrantzia aintzat hartuko litzateke. Nahiz eta mozioa ez zen onartu, Irabazi Donostiaren helburua da arestiko eskaera ez ahaztea.

Era berean, bi zinegotziek esan dute 2017ko aurrenkontu-proposamenari zuzenketa bat egin diotela, euskara ikasteko diru-laguntzak bikoizte aldera. Laguntzek euskara-ikasketaren doakotasuna lortzen lagunduko dute, eta, horiei esker, baliabide ekonomikorik ez duten herritarrek ere euskara ikasi ahalko dute. Gainera, zuzenketak euskararen aldeko kanpainari, “Zer egin dezaket nik euskararen alde?” izenekoari, lagunduko dio.

Irabazi Donostiak, halaber, ekimen bat aurkeztuko du, abenduko ohiko udalbatzarrean eztabaidatua izan dadin. Ekimenak Donostiako Hizkuntza Eskola Ofizialaren leku-kopurua handitzea du xede. Izan ere, egungo tokiak, arrazoizko preziokoak, ez dira inondik inora nahikoak. Handitzea onartzea Eusko Jaurlaritzari dagokio.

Amaitzeko, Amaia Martin eta Loïc Alejandrok herritarrak Donostiako Udalak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatzen duen hamaika jardueratan parte hartzera animatu dituzte.

0