• eu
  • es

Irabazi Donostia Prekarietatearen aurkako Korrikarekin bat dator.

Gaur Prekarietarearen aurkako Korrika Donostiatik pasatuko da

Irabazi Donostiak Donostiako hiritarrei ekimen honetan parte hartzera animatzen die.

Pasa den hilabetean aurkeztu genuen EH Bildurekin erakunde adierazpen bat Prekarietatearen aurkako Korrikari buruzkoa, Movistar-erako lan egiten duten teknikarien aldarrikapenekiko elkartasunez.

Hona hemen adierazpen testu osoa:

75 eta 85 egun eman zituzten greban Movistar enpresarako lan egiten duten teknikariek —azpikontratatuak eta autonomoak— 2015eko uda aurretik. Hasiera emaitza gorabeheratsutik harantzago, mugimendu hori, Marea Urdina bilakatuta, bere bostean egotera lehiatzen da, eta bizi baldintzen duintasun materialaren aldeko kanpaina bati ekin dio, helburu hirukoitz bat lortzeko:

Lan prekarietaterik gabeko bizi duin baten aldeko borrokaren oinarri-oinarrizko zergatikoak aditzera eman eta ikusaraztea.

Gure borroka sozialki, laboralki eta publikoki berpiztea, hilabeteotan egoera sorrean baitirau.

Partaide egitea hainbat tokitako kolektiboak, mugimenduak, erakundeak eta pertsonak, esfortzua, poza eta sufrimendua abian jarri eta erakutsita, bai eta lasterketa-ibilaldi moduan antolaturiko Prekarietatearen Aurkako Korrika izeneko ekimenean jasotako elkartasuna eskertzea ere.

Otsailaren 18an abiatuko da lasterketa Bilbotik. 700 kilometro bainio gehiago egingo dituzte 70 korrikalarik baino gehiagok, eta hainbat eta hainbat herri zeharkatu ondoren, Bartzelonan amaituko da, 2016ko otsailaren 22an. Hamaika udalerriren artean, Donostiatik ere igaroko da, otsailaren 19an. Ekimen honetan, duintasunaren aldeko borroka jasotzeko dokumental grabatuko dute, prekarietate emozionala eta materiala jasaten dituzten bizitzen kontakizuna jasotzeko, guztia, kapitala metatzeko askatasunaren izenean. Helburu bat du horrek guztiak: oinarrizko lan eskubideen alde borroka egiten duten taldeentzako elkartasunezko funts kooperatibo bat eratzea —eskubide horiek baldintzatuta eta murriztuta baitituzte gure bizi baldintza material eta emozionalen gainean erabakitzeko boterea dutenek— orain arte aurrekaririk izan ez duen crowfunding baten bitartez, 70.000 pertsonek modu anonimoan edo kolektiboan parte hartuko dutelarik hura gauzatzen.

Movistarreko teknikarien ekimen horrek interesa piztu du herri, auzo eta hirietan, hainbat eragilerengan, ekimen mordo bat dela bitarte, haien ustez, herrien arteko elkartasuna ez da, ezin da izan, ezin da ulertu ez bada herri horietako langileek bizialdi duin bat lortzeko egiten duten langileekiko elkartasun modura.

Donostian, ekimen, mobilizazio eta dinamika sorta bat planteatu du Prekarietatearen Aurkako Korrikarekiko elkartasun taldeak —hainbat talde kultural. Sozial, sindikal eta politikoak eratuta—, Marea Urdinak egindako deiari erantzuteko Donostiatik igarotzen denean.

Zergatikoaren duintasuna, marearen hedadura eta elkartasun zentzurik oinarrizkoena direla kausa, gure sutez Donostiako Udalak, erakunde den aldetik, erosotasun aldean bertan goxo eta ekimen honetatik at geratu beharrean, horren alde agertu behar du modu irmoan.

Horra zergatik aurkezten diogun Udalbatzari ondoko erakunde adierazpen hau, Bozeramaileen Batzordeak onartzeko:

1. Donostiako Udalak adierazten du Prekarietatearen Aurkako Korrikaren alde dagoela.

2. Donostiako Udalak dei egiten die herritarrei Prekarietatearen Aurkako Korrika Donostiatik pasatuko dela-eta antolaturiko ekintzetan parte hartzera.

3. Donostiako Udalak garrantzizkotzat jotzen du kontratu eta lehiaketa publikoetan lan alorreko klausula sozialak indartu eta betearaztea.

4. Donostiako Udalak gonbit egiten die udal talde politikoei ekimenari laguntzeko, ibilbideko kilometroren bat erosita.

 

 

CORRESCALES IRABAZI

0