• eu
  • es

Etxebizitza

  • Atotxa Errekako garapenari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 2 de urria de 2018
    Udal gobernuak izapideak hasi ditu Atotxa Errekako eremuan “Zoruaren Udal Ondareari atxikitako” 16 lursail besterentzeko. Gure taldearen iritziz Atotxa Errekako garapena eten egin behar litzateke hainbat arrazoi direla medio: Babestutako etxebizitzen eskaera handiari irtenbiderik eman gabe udal lurzorua kontsumitzen duelako. Sestra gainean legez gutxienekoa dena baino txikiagoa den eraikigarritasuna duelako eta Eusko Jaurlaritzaren baimenik ez duelako, ez eta Lurraldearen Antolamendurako […]
  • Bizitegi zonetako bizitegi erabileraz bestelako erabileren ehunekoari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 2 de urria de 2018
    A.10 Hirigune historikoko bizitegiko zona (11.4. art. 49. P.), A.20 Zabalguneko bizitegiko zona (12.4. art. 52. P.), A.30 Eraikuntza irekiko bizitegiko zona (13.4. art. 56. P.) eta A.40 Garapen txikiko bizitegiko zona (14.4. art. 59.P.) bizitegi erabilerako zona horietarako honela dio Plan Orokorrak: “zonaldean bizitegiko baimendutako askotariko irabazizko erabileretara bideratutako sestra gaineko eraikigarritasunaren gehieneko ehunekoa bertako sestra gaineko guztizko hirigintza […]
  • Gizarte kontseiluari turismo ostatuen bilakaerari buruz informatzearen gaineko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 25 de iraila de 2018
    Hirian gero eta hotel gehiago daudela ikusten ari gara, erritmo esponentzialean gainera. Hiru hotel zabaldu dira uda honetan (Lasala, Room Mate eta Intur); aldi berean beste lau proiekturen berri izan dugu: Villa Eugenia, Vastameroli jauregia (San Martin eta Hondarribia kaleak gurutzatzen diren izkinan), eta San Ignacio eta Hermano Garate egoitzak. Horiei guztiei legealdian ireki direnak eta oraindik ere aztertzeko bidean […]
  • Alokairuko etxebizitzaren gaineko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 21 de iraila de 2018
    Batzordean ere esan genuen eran, gaur egungo arazo nagusietako bat da etxebizitzarena; are gehiago Donostian eta horrelako hirietan, ez baitu alferrik esparru horretan Estatuko hiririk garestienetako bat izatearen zoritxarreko errekorra, nola erosteko hala alokatzeko. Hala, batzordean izan genuen bileran, udal gobernuari galdetu genion zer gestio egin duen gobernu programan hirian alokairua sustatzeko zituen proposamenen inguruan. Izan ere, neurri batzuk jarrita […]
  • Etxebizitza turistikoei buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 29 de ekaina de 2017
    Legealdia hasi zenetik, hiriko turismoaren egoeraren gaiarekin bueltaka gabiltza, batez ere azken urteetan izan duen goraldia dela eta. Goraldiaren ondorioz, hiriko etxe asko alokairu turistikora bideratzen ari dira, eta horrenbestez, etxeen alokairuen eta salmenten prezioak garestitzen ari dira. Horrez gain, joera horrek etxe iraunkorren eskaintza gutxitzea eragin du. Donostia ez da horrelako arazo bati aurre egin behar izan dion lehen […]
  • Etxebizitza eskubidea: higiezinen espekulazioari aurre egiteko politikei buruzko hitzaldia

    By Irabazi Donostia on 10 de maiatza de 2017
    “Etxebizitzak bizitzeko dira, ez espekulatzeko eta ez legez kanpoko ostatuak egoteko” kanpaina (Equo, Ezker Anitza-IU eta Podemoseko kideona) egiten jarraitzen dugu Donostian. Kanpainak hiru helburu ditu: lehenik, etxebizitzak, hirian, egun duen egoera salatzea; bigarrenik, etxebizitzak eduki behar duen erabilera –bizitzeko tokia eta bizitza proiektua egiteko lekua; higiezinen espekulazioa edo etxebizitza turistikoen erabilera gehiegizkoa ez bezalakoa- oinarrizkoari buruzko gizarte-eztabaida handitzea; eta […]