• eu
  • es

Etxebizitza eskubidea: higiezinen espekulazioari aurre egiteko politikei buruzko hitzaldia

Etxebizitzak bizitzeko dira, ez espekulatzeko eta ez legez kanpoko ostatuak egoteko” kanpaina (Equo, Ezker Anitza-IU eta Podemoseko kideona) egiten jarraitzen dugu Donostian.

Kanpainak hiru helburu ditu: lehenik, etxebizitzak, hirian, egun duen egoera salatzea; bigarrenik, etxebizitzak eduki behar duen erabilera –bizitzeko tokia eta bizitza proiektua egiteko lekua; higiezinen espekulazioa edo etxebizitza turistikoen erabilera gehiegizkoa ez bezalakoa- oinarrizkoari buruzko gizarte-eztabaida handitzea; eta hirugarrenik, Donostian egun dauden etxebizitza arazoak konpontzeko ekimenak egitea.

Horiek horrela, xede horiek lortzeko beste hiri batzuetan egiten ari diren lanaren berri izate aldera, gaur, maiatzaren 10ean, Bartzelonako Udaleko etxebizitza-kudeatzaile Javier Burónek hitzaldia emango du. Mintzaldia Donostiako Anoeta estadioko Kiroletxean, 19:00etan, izango da, eta bere gaineko informazio guztia www.etxebizitzaSOSvivienda.org web orrialdean daukazue.

Bertan espero zaituztegu.

0