• eu
  • es
  • Haurtzaroaren aholku batzorde bat sortzearen aldeko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 29 de ekaina de 2017
    Haurren Eskubideen aldeko Konbentzioaren arabera, haurrek eskubidea dute axola zaizkien eta beren ongizatean eragiten duten gaietan zer iritzi duten askatasun osoz adierazteko (12. art.); halaber, adierazpen askatasunerako eskubidea dute (13. artikulua), bai eta pentsamendu librerako eta kontzientzia askatasunerako eskubidea ere (14. art.). Uztailaren 28ko 26/2015 Legean, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzekoan, adierazten denez, adin txikikoek eskubidea dute beren inguruko […]
  • Etxebizitza turistikoei buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 29 de ekaina de 2017
    Legealdia hasi zenetik, hiriko turismoaren egoeraren gaiarekin bueltaka gabiltza, batez ere azken urteetan izan duen goraldia dela eta. Goraldiaren ondorioz, hiriko etxe asko alokairu turistikora bideratzen ari dira, eta horrenbestez, etxeen alokairuen eta salmenten prezioak garestitzen ari dira. Horrez gain, joera horrek etxe iraunkorren eskaintza gutxitzea eragin du. Donostia ez da horrelako arazo bati aurre egin behar izan dion lehen […]
  • Mozio arrunta, ikastetxe publikoetako azpiegiturak estaltzea dela eta

    By Irabazi Donostia on 6 de uztaila de 2016
    Duela hilabete batzuk, adierazi genuen kasu egin behar zitzaiola Donostiako ALTZA-SJC (Txapiñene) lehen eta haur hezkuntzako ikastetxeak zeukan beharrari: haren kanpo jolastokiaren zati bat estali beharrari, alegia. Jardun hori beren ikastetxean egin ahal izateko diru laguntzak eskatuak zituzten ikastetxeen eskutik zetorren eskaera. Hala ere, kanpo jolastokiak estaltzeko obretarako laguntza horietarako deialdia egiten zuen aginduan ezarritako irizpideetan, bi puntu besterik ez […]
  • Kontrol mozioa, belartzagaina (belartza 2) añ13.1 azpialorreko isurketa dela eta

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Berrikitan, gaurkotasun albisteetako gai nagusietakoa izan da Belartza 2. Izan ere, Belartzagaina AÑ13.1 azpialorrean isuri dira mugakide den Belartza Harrobia AÑ13.2 azpialorreko obretatik ateratako lurrak. Belartzagaina AÑ13.1 azpialorrak egindako administrazio ibilbidea konplexua da: 1995eko Hiria Antolatzeko Plan Orokorrean, landa eremutzat zegoen kalifikatuta ingurua. 2007ko Hiria Antolatzeko Plan Orokorreko aldaketa batean, eremua landakotik urbanizagarrira birkalifikatu zen, eta bi azpialor sortu: AÑ13 […]
  • Mozio arrunta errausketak osasunean duen eraginari buruzkoa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Donostiako Erraustegiaren proiektuak gero eta protesta eta kezka handiagoak sortzen ditu gizartean. 2016ko maiatzaren 29an, ia hamar mila herritarrek giza katea osatu zuten Miramongo Onkologikoaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiko jauregiaren artean, proiektu hori Gipuzkoako familien osasunaren kostuz inposatzea salatzeko. Gipuzkoa Zutik izeneko talde batek pare bat aste darama Donostian kanpatuta, egunero ehunka lagun biltzen dituzten mobilizazioak eta protesta ekitaldiak egiten […]
  • 5. edukiontziari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Cristina Enea fundazioak egindako Iraunkortasun txostena argitaratu da orain berriki, eta bertan, gure hirian hondakinen bilketari buruzko datuak eskaintzen dira. Hain zuzen ere, gaikako bilketa tasa bildutako hondakin guztien % 38 da, eta horrek esan nahi du pisu guztiaren % 62k hondakindegian amaitzen duela. Kopuru hori nahiko genukeenetik oso urrun dago oraindik. Gai organikoari dagokionez, edukiontziak udalerri osora hedatu ondoren, […]
  • Kontrol mozioa uliako mintegietan zuzkiduratarako lursail erreserba egitea dela eta

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    123/2012 Dekretuak, ekainaren 3koak, hirigintzako estandarrei buruzkoak, gutxieneko estandar batzuk ezartzen ditu eraikigarritasuna handitzeagatiko zuzkiduratarako eta ekipamendutarako lursail erreserbarako hiri lurzoruan. Jarduketa eremuan lursail gabezia dagoela eta, zuzkidura horiek gauzatu ezin direnean, Udalak haiei dagokien zenbatekoa kobratzen du, lurzoru hori ingururik hurbilenean eskuratzeko edo, hobekuntzetara bideratzeko, Dekretuaren arabera. Agerikoa denez, hiri lurzoruan ez da aukera askorik izaten aurreikuspen hori betetzeko […]
  • Uliako mintegiekin loturiko plan orokorraren aldaketa puntualean dauden gabeziei buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    AU05 Ategorrieta eta NU02 Ulia eremuekin loturiko HAPOaren aldaketa puntual horrek ez du jasotzen Euskadiko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko 2/2006 Legeak 62. artikuluaren 1.a) puntuan eskatutako alternatiben inguruko azterketarik. Alternatiben azterketa horrek halako toki bereziarentzat aukerarik egokiena hautatzea ahalbidetuko du. Plan horrek ez du nahiko motibaziorik, ezta jasotzen duen proposamenaren inguruko justifikazio kontrastaturik ere, eta horrek haren baliogabetasuna eragin lezake. […]
  • Iberdrolarekin sinatutako hitzarmenari buruzko kontrol mozioa

    By Irabazi Donostia on 30 de ekaina de 2016
    Gipuzkoako Pobreziari eta Gizarte Bazterketari buruzko Inkestak dioenaren arabera, 2014. urtean, Donostiako biztanleetatik % 11,4 –21.000 biztanle baino gehixeago– pobrezia energetikoko egoeran aurkitzen dira. Arazo hauetakoren bat duten etxeak dira: Dituzten diru sarrerekin alderatuta energian egiten duten gastua % 8,5 baino handiagoa da (alegia, Gipuzkoako etxeek duten batez besteko gastuaren bikoitza). Hilabete hotzetan etxea tenperatura egokian mantentzea ezinezkoa zaiela aitortzen […]
  • Kontrol mozioa, energia elektrikoa kontratatzea dela-eta

    By Irabazi Donostia on 26 de maiatza de 2016
    Joan den abenduan, Donostiako Udalbatzak aho batez onartu zuen, gure taldeak aurkeztutako ekimen bat zela-eta, Gipuzkoako Foru Aldundiari eskatzea bere erosketa zentralaren bidez jo zezala argindarraren handizkako merkatura zuzeneko kontsumitzaile gisa, Gipuzkoako udalentzat energia erostera. Era berean, Aldundiari hertsatuki eskatzen zitzaion lortutako aurrezkia gizarte politiketan erabiltzeko. Erabaki horren azken xedea da argindarraren fakturan aurreztea, pobrezia energetikoari aurre egiteko. Gizarte Ekintza […]