• eu
  • es

Oinezkoen, bizikleten eta garraio publikoen lehentasuna hiri osoan. Kontxako Pasealekua oinezkoentzat egitea

Garraioa, estatuko energiaren kontsumoaren ia erdia suposatzen du. Garraio pribatua gehien kontsumitzen duena da eta energia-eraginkortasun gutxien duena, hiri barnean oso gogaikarria izateaz gain. Bere limitazioa gure helburu bat da.

Oinezkoak

  • Kontxako pasealekuan kotxeen erabilera debekatu, trafikoa lurperatuz (referendum bidez erabakiko den proposamena).

  • Hauzoetako espaloi eta oinezkoen bideak zabaldu.

  • Auto gabeko egunak sustatu eta behin behineko oinezkoentzako bideak egin.

Bidegorri sarea

  • Gaur egungo bidegorri sarea handitzea, batez ere auzo altuetarantz.

  • Bizikletaren erabilpena lanera joateko sustatu, enpresen mobilitate jasangarri planen bidez (aparkaleku, aldagela, pizgarriak)

  • Mugi txartelaren erabiltzaileentzako eta turistentzako aldiz-aldiko bizikletaren erabilpena sustazea.

  • Bidegorriak tren sarera konekatzea aparkaleku berezien bidez, distantzia erdiko bizikleta-tren garraioa sustatzeko.

  • Bizikletentzako aparkaleku seguruak eta estaliak.

Garraio publikoa

  • Autobusentzako bide berriak egiten jarraitu

  • Garraio publikoaren doainiko erabilera ikertu eta behin behineko probak egin.

Kotxeen zirkulazioa

  • kotxe pribatuaren erabilera beharra murriztea. Gertuko hirigintzaren planifikazioa bultzatzea, hau da zerbitzuak hiritarrei gerturatzea, hauetara heltzea oinez egin daitekeelarik. Kotxeenganako espazioa hirian murriztea, hau da, kotxeei laguntza berri gehiago ez ematea: aparkaleku, sartze-irtetze bide azkarrak…etab; eta hirian kotxeen abiadura 30 Km/h-ra murriztea ( sartze-ateratze bide gutxi batzuk kenduta non 50%-koa izaten jarraituko lukeen). Garraio publikoaren, oinezkoen eta bizikletent arteko intermodalitatea hobetzeko apostua egin.

  • kotxeak konpartitzea. Kotxeak konpartitzea ahalbidetzen duten aplikazio sozialak sustatzea. Aparkaleku politika bereziak hiru pertsona baino gehiagozko kotxeentzako.

Aparkalekuak

Helburua kotxe gabeko kaleak.

  • Hiri kanpoko aparkalekuen ezartzea saiatu. Hauek hiriarekiko garraio publikoarekin konektatuz.

  • Lurpeko aparkalekuen erabilera sustatu, kaleko aparkalekuak kenduz.

  • Aparkaleku pribatuen erabilera partekatua sustatu, eta publikoen erabilera haundiagoa bilatu(teknologia berriak erabiliz).

  • Dagoenik badauden aparkaleku pribatuen erabilera konpartitua ahalbidetzea, eta baita aparkaleku publikoen erabilera handiagoa ere( teknologia berrien potentzialaren laguntzaz)