• eu
  • es

Lana banatzea langabezia eta desberdintasunen aurka

Lana ez izatea gure gizarteko desberdintasun iturri handienetarikoa da. Donostian 11.193 pertsona langabezian daude . 2011tik 3500 lanpostu galdu dira.

Udaletxetik sektore pribatuaren lan sorkuntzan eragin daiteke, adibidez kontraten bidez edota oraingo dinamikak aldatzeko agente sozialekin akordioen bidez.

Udaletxeak eta bere enpresak, zuzenean 2800 pertsonei lan ematen die eta gainera, kontrata eta entitate partizipatiboen bidez, milaka langileetan eragina du. Azken 4 urteetan udaletxeak 59 lanpostu desagertarazi ditu (1374 langiletatik 2011an 1315 langiletara 2014an ), 157 pertsonei lan ematen zien aldi baterako progamak alde batera uzteaz gain. Subkontratatutako zerbitzuetan lanpostuen suntsipena oraindik nabarmenagoa izan da.

Holanda bezalako herrialdeetan, biztanleriaren 50%-ak bere borondatez lanaldi murriztuetan lan egiten du, lanaren banaketa eragiten duena ondorioz. Euskadin langileen 6.5%-ra besterik ez da heltzen, eta gainera proportzio handigan ez da bereain borondatez gertatzen.

Aukera asko daude hirian lanaren borondatezko banaketaren kultura sustatzeko Udaletxetik.

Lan banaketarako tresna iraunkorrak:

  • Udaletxearen menpe dauden erakundeen langile guztientzan lanaldiaren murrizketaren eskubidea erregulatzea, eta baita ere lanpostuaren eszedentziaren erreserba ( 4 urtez lana 80 % soldatarekin – urete bateko eszedentzia)

  • kontratazio publikoko klausula sozialen bidez , Adminstrazioarekin erlazionatzen diren erakunde pribatuen artean lanaldiaren murrizketaren eskubidea hedatzea, guztion ongizatearen ekonomiaren enfokearekin bat eginez.

  • Enpresari eta sindikatu artean akordio sozial bat sustatzea, lanaldiaren murrizketaren eskubidea luzatzeko Donostiako enpresa eta langile guztientzat.

  • Zaintza lan ez ordainduen banaketa sustatzea.

Aldi bateko pizgarriak:

  • Txokezko plan berezia langabeziaren aurka lanaren banaketa sustatuz (neurri hauek hartzen dituztenak 2015 eta 2019 urteren artean , gizarte segurantzarekin hitzarmen berezi batez gozatuko dute kotizazio baseak konplementatzeko).