• eu
  • es

Iraunkortasuna, bertako ekonomia eta gehiengoaren ongizate ekonomikoa

Helburua gizarte Donostiarra antolatzea da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko:

  • Aldaketa klimatikoa.

  • Petroleo produkzioaren topea.

  • Finantza krisi berriak.

  • Elikagai krisia mundo osoan.

Ingurune iraunkortasuna

  • 2050. Urtean karbono isuria jaisteko EB-arekin hartutako konpromezua betetzeko, epe luzeko plan bat egin energía berriztagarrien fundazioaren aholkuak jarraituz.

  • Erreabilitazio lanak sustatu passivhaus estandarrei jarraituz ( energia gutxi baliatzen dituzten eraikuntzak egiteko sistema) edo antzekoak, erabiltzen dugun energia murritzeko eta lana eratzeko.

  • Nekazaritza eta lurraldearen zaintzea sustatu, aberastasuna eta enplegua lortuz.

  • Hondartzak ahalik eta egoera naturalagoan kontserbatzeko legeak bete.

  • Hiri baratza gehiago sortu. Bizilagunen artean kudeatutakoak.

  • Enplegu planak sustatu basoen bioaniztasunaren gestio eta kudeaketan.

  • %70-eko helburua ipini gaikako bilketan.120 tona/hilabeteko materia organiko hil osoan ekoizten den %4,2 baino ez da . Hiritarren %18 baino ez da materia organikoaren birziklaketara batu, %40-a batuko zela uste bazen ere.

  • Hiritarrekin akordio batera iritxi Gipuzkoako birziklaketa aukera guztiaz ikertuz eta aipatutako helmugara iristeko.

  • Foru aldundia eta gainontzeko herriekin lan egin hondakinen kudeaketa hobeago bat egiteko.

  • Hondakinak eratu ez daitezen neurriak ipini, hondakinik hoberena eratzen ez dena da.

Jasangarritasun soziala:Ongizatearen eta bertako ekonomia.

  • Lan egin Donostia izan dadin lehen trantsizio euskal hiria.(Klima aldaketaren eta petroleoaren gailurraren erronka jasateko proiektu bat, komunitateei kontrola emanez)

  • Partaidetza prozesu bat eratu denbora bankuen eta bertako txanponei buruz:

    • Sistema kapitalistaren moneta eta finantza krisien aurka borrokatu.

    • Monetara kreditura sarbidea heman desmonetatutako komunitateei.

    • Bizilagunen arteko kontaktua sustatu.

    • Solidaritatezko ekonomia sustatu.

    • Aberastasunak ihes egin dezan ekidin.

  • Hurbiltasunezko ekonomia, produkzioa eta kontsumoa sustatu.

  • Komertzio txikiari lagundu.

  • Ekonomia zirkularra sustatu(non batzuren hondakinak besteen hondare diren) eta birziklaketa, berrerabiltzea…ekin erlazionatutako lanak sustatu.

  • Ongizatearen erosketa publikoa sustatu klausula eta ingurugiro irizpideekin.

  • Energiaren kontratazioa, energia berriztagarrien kooperatibekin kontratatu.

  • Software askeko sistema informatiboak erabili instituzioetan, eta aurrekontuen %0,7-ko dirulaguntzak erabili solidaritate internazionalarentzako.