• eu
  • es

Herritarren kontrolpeko udal gardena

  • Herritarren ardurako hainbat gaiei buruzko erreferendum lotesleak egiteko konpromisoa, udal hauteskundeen egunean bertan egingo direnak edo, behar izanez gero, egokiagoa den unean.

  • DPBLOa errespetatuz, Administrazio eta udal dokumentazio guztia, udal erabaki eta egitasmoak prestatzeko dokumentuak barne, open data formatuan egingo da WEB orrialdean publikatzeko. Gainera, Irakurketa errazeko paradigma jarraituko da, testu ilunek sortzen dituzten arazoak saihesteko.

  • Aurrekontu eta dirulaguntza garden eta partehartzaileak, aurrekontu maila guztiak ikusteko aukera ematen duen CIVIO fundazioaren aurrekontuen jarraipen eredua WEB orrialdean ezarriz.

  • Kargu publiko guztien ondarearen derrigorrezko argitaratzea.

  • Hirigintza egitasmoak WEB orrialdean eskuragarri (berria eta zaharra).

  • Kontratugilearen profila. WEB orrialdearen bidez kontratazio prozesu osoa jarraitu ahal izango da, kontratuaren aurreko txostenak eta Kontratazio Mahaiaren balioespen txostena barne. Udalak egindako erosketa eta kontratazio guztiak WEB orrialdean argitaratuko dira hilero, lehiaketa publikoa egon den ala ez zehaztuz, eta zuzeneko erosketa izanez gero arrazoiak azalduz.

  • Ustelkeriaren kontrako bulegoaren sorrera eta irregulartasunak salatzen dituzten funtzionariak babesteko araudiaren onarpena, salaketa baten jatorria ikertzea falta larritzat hartuz. Bulegoaren burua prestakuntza juridikoa duen funtzionari bat izango da, udalbatzaren gehiengoak aukeratutakoa eta legealdi osorako agindu aldaezina izango duena. Bulego honek funtzionariek egindako salaketak jaso eta egiaztatuko ditu, udalbatzari kasu bakoitzari dagozkion neurriak hartzeko proposatuz.

  • Asoziazionismoa eta partehartzea bultzatu, udal lokalen erabilera erraztuz. Bizilagunen bizi-kalitatea hobetzeko udal-boluntariotzako ekimenak eta trebetasunak trukatzeko denbora-bankuak sortu.

  • Langileen partehartzea enpresa publikoen zuzendaritza-organoetan.