• eu
  • es

Euskararen sustapen inklusiboa

Euskeraren aurrerapena bistakoa da. Azkeneko inkesta sozio-ekonomikoen arabera, Donostiarren %33,5-a euskera dakiela dio (1981-an %21,4a zen), eta euskararen erabilera kalean %15,9-ra igo da ( %10,3 1989-an).

Hezkuntza sistema, garrantzi handikoa izan da, gaur egun ikasketen %78-a euskerazko eredutan egiten da (%23-a 1983an). Izan ere, lehen hezkuntzako matrikula, ia guztiz euskerazko ereduan egiten da.

Gauza asko ondo egin dira arlo honetan, baina gure ustez bi elementuk berrikuspena behar dute:

  • Doainiko ikasketak. Euskaltegiko matrikula egunean bi ordutako klaseak hartuta 800 euro balio du. Udaletxeko laguntzak 180 eurotara besterik ez dira heltzen ikasleko. Gainera, erraztasun gehiago eman behar dira euskeraren sustapenerako lanbide heziketan. Edozein kasutan, helduen hezkuntzarako dauden trabei ez zaio traba ekonomikoa gehitu behar. katalunian eta herrialde eskandinaboetan ikastekak doainekoak dira ia guztiz.

  • Hizkuntz perfilak: Azkeneko legislaturan Udaletxeak kontratazioen %100 kasutan eskatu du. Bilduren politika PL1-ren ezabatzea planteatzen du (PL2 gutxienez) eta PL4 luzatzea da. Donostian, biztanleriaren %66-a eta langabezian dauden %75-ak ez du euskera menperatzen, beraz neurri hauek oso sentzu gutxikoak dira, edo hobe esanda, neurribaztertzaileak dira. Guk planteatzen duguna, elkarbizitza pluralarekiko errespetua eta proportzionalitatea da, hizkuntza legediak jasotzen duen bezala.