• eu
  • es

Etxebizitza hutsen kontra, birgaitze eta alokairu publikoa (ez jenderik gabeko etxerik, ezta etxerik gabeko jenderik ere)

Idea orokorra hormigoi gehiagoren alde apostu egiten ez duen hiri bat bultzatzea da, honako hau bilatzen duena:

  • Etxebizitza eskubidea ziurtatzea

  • Etxebizitzen erreabilitazio eta berrerabilpena

  • Jasangarritasuna

  • Lana sortzeko aukera berriak

Aldez aurreko diagnostikoa

Eraikuntza lan handia egin izan da, eta horrek aktuazio handi gehiagoren beharrik ez izatea suposatzen du

  • 1991tik 2011ra soilik 10.000 lagunetan hazi da hiria baina aldiz 23.000 etxebizitza eraiki dira

  • 1995-2010 artean Donostiako biztanleak %5a soilik hazi diren bitartean, hirira bideraturako lurra %18a igo da, 21,7 km2 tik 25,6km2ra pasaz. Eboluzio hau ez da jasangarria eta zuzendu beharra dago.

  • Milaka etxebizitza hutsik daude (11.000 inguru, eta hauetatik 4.000 inguru hutsik daude era iraunkor batean) etahutsik jarraituko dute biztanleria ezagatik. Biztanle tasa etxebizitzako jadanik 2,02 an dago.

  • Etxebizitzaren prezio altuak, bizimodu apalagoa duten biztanleek alde egitea dakar.

  • Prezio altu honek, era berean, aktibitate enpresarial berriak eragozten ditu, eta berez, hiri barnean lana bilatzearen aukerak baita ere.

Etxebizitza hutsen aurka eta etxebizitza-eskubidearen alde

  • Udaleko etxeetatik bat ere hutsik ez egotea eskatu, kaleratutako familiak kokatzeko erabiliko direnak kenduta.

  • Udaletxearen parte-hartzea kaleratzeen kontra eta bankuen neurriz gaineko klausulen aurka.

  • Justifikazio gabe hutsik dauden etxebizitza pribatuen IBI-a penalizatzea.

  • Modelo alternatiboa (Housing First), etxebizitza gabe dauden pertsonak etxe duin bat izan dezaten eskailera prozesua egin gabe.

Badagoena birgaitzea eta berrerabiltzea

  • Eraikuntza lanak, etxebizitzak birgaitzera eta berrerabiltzera bideratu behar dira, eta ez etxebizitza berriak eraikitzera.

  • Helburua urtero 5000 etxe birgaitzea da

  • Birgaitzeak hiru helburu izan behar ditu:

    • Efizientzia energetikoa eta funtzionalitatea

    • Etxebizitza tamainu txikiagoa orokorrean, behar berrietara egokitua (gazteak eta hirugarren adinekoak)

    • Eraikuntza sektoreko langabezia arintzea

Eraginkortasun energetikoa aberastasun eta bizi-kalitate iturri bezala

  • Energiaren erabilpena etxean, estatuan erabiltzen den energiaren seigarren bat da. Kontsumo hontatik ia erdia berogailu beharrentzako erabiltzen da.

  • Etxeen birgaitzea, etxebizitzen kalitatea handitzeaz gain, energia kantitate handiak aurreztea ahalbideratzen du, aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzera lagunduz eta hiriaren jasangarritasunera lagunduz

  • Eraikinetan eguzki energia era egokian erabiltzeko udal ordenantza bat sortzea. Honek eraikinen eguzkitarako esposizioa kontuan hartuko luke.

  • Udaletxeak ez ditu zergak kobratuko efizientzia energetiko horren hobekuntza bilatzen duten lanetan.

Sustatu beharreko etxebizitzen tipologia

  • Rekalifikazioak, soilik alkilerrezko etxebizitza babestuak sortzeko sustatuko dira (gehienezko alokairua %30-a errentarekiko). Ez bizi guztirako propietatezko etxebizitza babestuen loteriari.

  • Biztanleen %22-a 65 urte baino gehiago ditu. kolektibo honentzat etxebizitza publiko eta pribatu egokiak sustatuko dira, osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak birdiseinatuz. Helburua epe luzera, kolektibo honen erdia behintzat era hontako etxebizitzetan bizitzea da, honela 15.000 etxebizitza handiago aske geratuko zirelarik beste kolektibo batzuentzako.

  • Urtero, 1600 gazte inguru gurasoen etxetik irten beharko lirateke. Lan eta etxebizitza eza hontarako arazo nagusiena dira. Gure idea 800 pisu gazte hauen eskuetara jartzea da, prezio txiki batean, behin-behineko bizitoki gisa funtzionatuko lukeena ( bost urtez gehienez) independentziazko prozesu horretan.

  • Etxe zahar handiak, etxebizitza txikiagotan banatzen dituzten lanak saritzea.

Jadanik existitzen diren eremu publikoak hobeto erabiltzea

  • Jolas-gune estaliak sortzea, euria egiten duen egunetan eremu publikoak erabili ahal izateko, adibidez plazak estruktura arinekin estaliz. Auzo bakoitzean gune apropos bat bilatu beharko litzateke helburu hontarako.

  • Asteburuetan eskola publikoetako patioak zabalik izatea, hauen erabilera eta garbitasuna ziurtatuz.