• eu
  • es

Elkarbizitza hobe baten aldeko oroimen demokratikoa

Donostiak fanatismo desberdinengatik giza eskubideen urratzea bizi izan du denboran zehar. Gerra zibilean eta frankismo garaian 370 pertsona fusilatuak izan ziren hirian. Gero, eusko jaurlaritzaren datuen arabera ETAk 107 pertsona hil ditu. Estatu terrorismoak 4 biktima izan ditu eta poliziaren abusuak 11 biktima. Guzti honek min konponezina eragin du jendean.

Etorkizunera begiratzea gertatutakoa ahaztu gabe, justiziazkoa da eta iragan beltz hau berriro ez errepikatzeko ekarpen oso garrantzitsua.

Ideia, gertakizun horiek gogoratzea da, baina ez giza eskubide horien izenean beste batzuk eragitea. Ideia jasandako biolentzia deslegimizatzea da bere kontsekuentziak erakutsiz.

Oroimenezko ekitaldien alde apostu egiten dugu (oroimenzko plakak, biktimen aitormenak, material dibulgatzailea…etab) eta baita elkarbizitzaren alde inspiratutako tailerrak hedatzearen alde, Glencree (empatía eta deslegitimizazioa) eta Nanclares-eko bilera berriztzailetako (minaren injustiziaren errekonozimendua) baloreetan oinarrituak.