• eu
  • es

Egitaraua

Dekalogoa

  1. Lana banatu langabezia eta ezberdintasunei aurre eginez, gogozko murrizketarako eskubidea sustatuz.

  2. Hutsik dauden etxebizitzak jendearen zerbitzura jartzea, berreraikiz, alokairu soziala bultzatuz eta espekulazioa zigortuz (etxe hutsik ez, ezta jendea kale gorrian ere)

  3. Berdintasunaren aldeko ibilbide bat eraikitzea, udal politikan jeneroaren ikuspuntua bermatuz.

  4. Gardentasuna eta herritarren kontrola bermatu, informazioa eskuragarria eginaz, zuzeneko partaidetzarako erraztasuna emanez eta korrupzioaren aurkako bulegoa eraikiz.

  5. Iraunkortasunaren, tokiko ekonomiaren eta guztion ongizatearen alde lan egitea, Donostia deszentralizatu baten aldeko apustua eginez eta auzoen arteko oreka mantenduz.

  6. Lan esplotazioen eta hainbat sektoreetako ekonomia beltzaren (eraikuntza, merkataritza, ostalaritza…) aurkako borrokan udaleko polizia lanean jartzea.

  7. Sormen artistiko ireki baterako bidea bultzatzea, iniziatiba independente askeei garrantzia emanez, eta bide batez Donostia-San Sebastian 2016 motor gisa erabiliz eraldaketa honetarako.

  8. Euskara bultzatzea, doako euskaltegiak sustatuz, eta bazterkerian oinarrituriko politikak albo batera utziz.

  9. Kontxa oinezkoentzat egin, oinezkoei, bizikletei eta garraio publikoari lehentasuna emanez hirigune osoan.

  10. Oroitzapen demokratiko bat landu, fanatismo frankista eta fanatismo terroristari zilegitasuna kenduz, eta horrela, elkarbizitza hobe bat landuz.