• eu
  • es

Datorren larunbatean, maiatzaren 13an, Irabazi Donostia udal taldeko zinegotziak Alde Zaharrean izango dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egitea helburu.

Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutako plataforma) udal taldeko zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandro Alde Zaharreko Sarriegi plazan izango dira datorren larunbatean, maiatzaren 13an, 11:30ean, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egite aldera.

Irabazi Donostiako zinegotzien presentzia legealdi hasieratik, hilez hil, udal taldeko kideek hiriko auzoetan zehar egiten ari diren bisiten baitakoa da. Alde Zaharra bisitatzeak, gainera, “Etxebizitzak bizitzeko dira, ez espekulatzeko, ezta legez kanpoko ostatuak egiteko” kanpainarekin –Equo, Ezker Anitza IU eta Podemos Donostiak egindakoarekin- kointziditzen du. Ekinaldiak bi helburu ditu: etxebizitza-merkatuak hirian duen egoera salatzea eta etxebizitza lortzeko egungo arazo larriari konponbideak ematea.

Xede horien harira, Martin eta Alejandrok gogorarazi dute Alde Zaharra dela batez ere boom turistikoaren ondorioak jasaten ari den auzoa. Hainbat dira ondore horiek, batez ere uda eta oporraldietakoak : etxebizitza turistikoak eta jendetza, besteak beste. Horiek eraginda, auzotar asko auzotik alde egitea pentsatzen ari dira.

Horregatik guztiagatik, Irabazi Donostiako zinegotziek Alde Zaharreko auzotarrak datorren larunbatean, 11:30ean, Sarriegi plazara joatera animatzen dituzte. Horrela, auzotarrak auzoko arazo guztien jakitun direnez, beren parte-hartzea ekitaldian oinarrizkoa da, konponbideak proposatze aldera.

Era berean, Martin eta Alejandrok donostiarrei gogora ekartzen diete bi bide dituztela eurekiko harremanetarako: irabazi@donostia.eus posta elektronikoa eta 943481717 telefono-zenbakia.

0