• eu
  • es
  • Irabazi Donostia oso pozik dago animalia basatiak dituzten ikuskizun ibiltariak ez baimentzeko lortutako adostasunagatik

    By Irabazi Donostia on 19 de uztaila de 2018
    Loïc Alejandro, Irabazi Donostia udal-taldeko zinegotzia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), pozik agertu da adostasun zabala lortu delako hirian baimenik eman ez dakien animalia basatiak dituzten ikuskizun ibiltariei. Bozeramaileen Batzarrak, udal-talde ia guztien aldeko botoekin (PPk abstentzioa eman du), erakunde-adierazpena onartu du «adierazteko Udalbatza zirku ibiltarietan edo bestelako jarduera ibiltarietan animalia basatiak egotearen, erakustearen edo haiekin ikuskizunak egitearen […]
  • Irabazi Donostiaren ustez, Hiri Antolamenduko Plan Orokorra interes orokorrari erantzuten ez dion «patchwork» bat bihurtu da, beraz, premiaz berrikusi behar da

    By Irabazi Donostia on 18 de uztaila de 2018
    Amaia Martinek eta Loïc Alejandrok, Irabazi Donostia udal-taldeko zinegotziek (Ezker Anitza-IU, Equo eta independentez osatua), 2010eko Hiri Antolamenduko Plan Orokorra (HAPO) «patchwork» bat dela esan dute eta, beraien ustez, egin zaizkion aldaketa ugariek «ez diote hiriko interes orokorrari erantzuten», aldaketa horiek sustatu dituztenen interesei baizik. Horregatik, datorren osoko bilkuran premiaz berrikusteko eskatuko dute, mozio baten bitartez. Loïc Alejandrok gogorarazi duenez, […]
  • Irabazi Donostiaren iritziz, «paper errea» da agur zibiletarako espazioen inguruko EAJ eta PSEren gobernu-programa

    By Irabazi Donostia on 14 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak (Ezker Anitza-IUk, Equok eta talde independenteek osatutako plataforma), esan du EAJ eta PSEren gobernu-programa, agur zibiletarako espazio publiko egokiak prestatzekoa, «paper errea» dela. Martinek adierazi du Viles jaunak –Lehendakaritza, Gardentasuna, Giza Baliabideak eta Berrikuntzako zinegotzi delegatua– Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordean emandako erantzunarekin argi geratu zaigula udal-gobernuak ez duela interes handiegirik agur zibilak egiteko tokien inguruko […]
  • Irabazi Donostiaren iritziz, «adarjotzea» da Ernest Lluch-eko Haurtxokoa eta Gaztelekua barrakoietan jartzea

    By Irabazi Donostia on 14 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia udal-taldeko bozeramaileak (Ezker Anitza-IUk, Equok eta talde independenteek osatutako plataforma), esan du «adarjotzea» dela EAJk eta PSEk osatutako udal-gobernuaren proposamena. Bi talde politiko horiek proposatzen dute barrakoietan jartzea Amarako Ernest Lluch kultur etxeko Haurtxokoa eta Gaztelekua, Anoeta estadioaren birmoldaketa-lanak direla-eta. Martinek Pertsonentzako Zerbitzuetako Batzordearen ondoren egin ditu adierazpen horiek. Batzorde horretan, bere taldeak Kiroletako eta Gazteriako […]
  • Irabazi Donostiak presazkotzat jo du Ulia mendiaren kudeaketa-plana

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Alejandrok, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen zinegotziak, presazkotzat jo du Ulia mendirako kudeaketa-plan bat izatea naturgune hori babesteko. Alejandrok adierazi du bere udal taldeak Ulia mendiarekin lotutako hainbat ekimen gauzatu dituela, horien artean: zainketa eta garbiketa hobetzea, eta baimendutako eta debekatutako erabilerei buruzko seinaleak jartzea. “Mendia babestea eta herritarrek naturgune honetaz gozatzea bateragarriak izateko […]
  • Irabazi Donostiak udal gobernuari galdetu dio Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan aldaketarik egingo duen

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen bozeramaileak, udal gobernuari galdetu dio Etxez Etxeko Laguntza Zerbitzuan (ELZ) aldaketarik egiteko asmoa duen, eta zer neurritan eragingo dieten zerbitzua ematen duten emakumeei eta zerbitzuaren kalitateari, ikusirik Gipuzkoako Foru Aldundiak ELZ finantzatzeko ezarri duen hitzarmen berria. Martinek adierazi duenez, jakin du zerbitzua ematen duen enpresak ez duela […]
  • Irabazi Donostiak kanpaina aurrekoaren abiapuntutzat jo du aurrekontu parte hartzaileen iragarpena

    By Irabazi Donostia on 4 de ekaina de 2018
    Amaia Martinek, Irabazi Donostia (Ezker Anitza-IUk, Equok eta independenteek osatutako plataforma), udal taldearen bozeramaileak, hauteskunde kanpaina aurrekoaren abiapuntutzat jo du 2019ko udal aurrekontuetarako prozesu parte hartzailearen iragarpena. Martinek adierazpen hauek egin ditu alkateak, Goia jaunak, eta Herri Partaidetzako zinegotziak, Agirrezabalaga andereak, Donostiako Udaleko Gobernu Batzarraren asteroko bileraren ostean egin duten prentsaurrekoaren ondoren. Aurrekontuak osatzeko herritarrek parte hartzeko iragarpenari buruz, Irabazi […]
  • Etxebizitzak bizitzeko dira

    By Irabazi Donostia on 28 de otsaila de 2018
    Laster, Donostia hiriak ordenantza bat izango du etxebizitzen erabilera arautzeko, etxe turistiko gisa alokatu nahi badira. Artikulu hau sinatzen dugun talde politikook –Equo, Ezker Anitza-IU eta Ahal Dugu Donostia– uste dugu ordenantza horrek ez duela balioko etxebizitza bizileku iraunkortzat erabiltzea babestuko, eta halaxe salatu genuen joan den udaberrian elkarrekin egin genuen «etxebizitaSOSvivienda» kanpainan. Gure ustez, EAJ-PSEren udal-gobernuak ordenantza horrekin bigarren […]
  • 2018ko Aurrekontuak

    By Irabazi Donostia on 15 de abendua de 2017
    Gaur, ogasun batzordean, 2018ko aurrekontuetarako zuzenketak eztabaidatu ditugu. Espero dugun bezala, udal gobernuak, EAJ eta PSE ostutakoak, oposizioaren zuzenketarik ez dituzte  onartu Guk aurkezten ditugunak honakoak dira: 2018ko AURREKONTUAK
  • Irabazi Donostiak prebentzio plan bat egiteko eskatzen dio Eusko Jaurlaritzari, amiantoa duten Altzako zonetan ibili diren pertsonentzakoa.

    By Irabazi Donostia on 19 de urria de 2017
    Irabazi Donostia udal taldean (Ezker Anitza-IU, Equo eta independenteek osatutakoan) zinegotzi diren Amaia Martin eta Loïc Alejandrok, mozio baten bidez, Eusko Jaurlaritzari eskatu diote prebentzio-plan bat egiteko, amiantoa duten Altzako zonetan ibili diren pertsonentzakoa. Taldeko bozeramaile Amaia Martinen arabera, amiantoak kutsatutako Altzako zona batzuei buruz egiten ari diren azterketek erakutsi dute material hori badagoela Oleta ikastetxe publikoko lorategi batzuetan eta […]