• eu
  • es

Bihar, azaroaren 5ean, Irabazi-Donostia udal-taldeko zinegotziak Amarara joango dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egitea helburu

Bihar, azaroaren 5ean, 11:30etik aurrera, Irabazi-Donostia udal-taldeko zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandro Amarako Isabel II. aren Hiribidean egongo dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egiteko.

Martin eta Alejandroren hitzetan, Amarako biharko ekitaldia beren konpromisoaren beste adibide bat da, udalerriko auzo guztietako auzotarren iradokizunak eta iritziak jasotzea helburu duena. Bi zinegotzien esanetan, tokian tokiko auzotarrak dira auzoko arazoak ondoen ezagutzen dituztenak. Ondorioz, auzotarren parte-hartzea oinarrizkoa da, konponbide beharrezkoei ekite aldera.

Irabazi-Donostia udal-taldeko kideek, era berean, jakinarazi dute lehendik bisitatu dituzten auzoetara itzuliko direla azarotik aurrera. Bisita horietan, bi gauza eskainiko dizkiete auzotarrei: batetik, auzotarrek beraiek lehenago egindako iradokizunei buruzko informazio eguneratua; eta, bestetik, beste edozein gairen lanketa.

Horiek horrela, Amaia Martin eta Loïc Alejandrok bi konpromisori eutsi diote: donostiarren zerbitzuan egotearenari eta arazoetarako konponbide komunak lortzeko tresna izatearenari.

Amaitzeko, Irabazi-Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako koalizioa) zinegotziek donostiarrei gogorarazi nahi diete zeintzuk diren harremanetarako bideak: 943481717 telefono-zenbakia eta irabazi@donostia.eus posta elektronikoa.