• eu
  • es

Bihar, abenduaren 3an, Irabazi-Donostia udal-taldeko zinegotziak Grosera joango dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egitea helburu.

Bihar, abenduaren 3ean, 11:30etik aurrera, Irabazi-Donostia udal-taldeko zinegotzi Amaia Martin eta Loïc Alejandro Groseko Katalunia Plazan egongo dira, auzotarrek auzoa hobetzeko dituzten eskaerei kasu egiteko.

Martin eta Alejandroren hitzetan, Groseko biharko ekitaldia beren konpromisoaren beste adibide bat da, udalerriko auzo guztietako auzotarren iradokizunak eta iritziak jasotzea helburu duena. Bi zinegotzien esanetan, tokian tokiko auzotarrak dira auzoko arazoak ondoen ezagutzen dituztenak. Ondorioz, auzotarren parte-hartzea oinarrizkoa da, konponbide beharrezkoei ekite aldera.

Horiek horrela, Amaia Martin eta Loïc Alejandrok bi konpromisori eutsi diote: donostiarren zerbitzuan egotearenari eta arazoetarako konponbide komunak lortzeko tresna izatearenari.

Amaitzeko, Irabazi-Donostia udal-taldeko (Ezker Anitza-IU, EQUO eta independenteek osatutako koalizioa) zinegotziek donostiarrei gogorarazi nahi diete zeintzuk diren harremanetarako bideak: 943481717 telefono-zenbakia eta irabazi@donostia.eus posta elektronikoa.

0