• eu
  • es

Autobus turistikoaren zerbitzuari buruzko kontrol mozioa

Donostian, orokortutako prekarietatea dago. Tokiko ekonomiaren baitan, zerbitzuen sektoreak hartu du pisurik handiena, eta hiriko barometroaren arabera, sektore hori soldata txikietan, behin-behinekotasun handian, eta kasu askotan, legea urratzen duten kontratuetan oinarritzen da, Eusko Jaurlaritzaren datuek biltzen dutenez. Panorama horren eraginez, ugaritu egiten dira laneko gatazkak, eta hori bera erakusten dute hirian gaur egun dauden laneko gatazkek.

Egoera horren adibide garbia da autobus turistikoen zerbitzuetako gatazka: hango langileek salatzen dute batez beste 50 eta 60 ordu arteko lanaldiak dituztela eta legez kanpoko aparteko orduak egiten dituztela, hau da, ordaindu gabekoak. Lan Ikuskaritzan egindako egoera horren salaketa ez da lan baldintzetara mugatzen; izan ere, langileek salatzen dutenez, autobusak ez daude baldintza onetan, matxura batzuk ez direlako konpontzen, eta horrekin langileei eta erabiltzaileei segurtasun falta eragiten zaie; hau da, zerbitzua erabat desegokia da.

Hilabete honetako batzordean, aipatutako zerbitzuko gatazkari buruz galdetutakoan, eta egoeraren berri izandakoan, Udal Gobernua hizketan hasi da enpresarekin eta langileen ordezkariekin, bilera bat egitera iritsi gabe. Udal Gobernuak baieztatu du egoeraren jarraipen bat egingo duela, enpresak hitzarmena eta lan baldintzak betetzen dituela bermatzeko.

Kontuan hartuta Donostia kalitatezko jomuga turistikoa izateko apustua egiten duela Udal Gobernuak, beharrezkoa iruditzen zaigu Udalak beharrezko tresnak garatzea zerbitzu publiko horretako eta azpikontratatuta dituen gainerako guztietako lan baldintzak kontrolatzeko.

Hori dela eta, honako hau aurkezten dugu:

KONTROL MOZIOA

  1. Donostiako Udalbatzak autobus turistikoaren zerbitzuan lan baldintzak betetzen direla kontrolatzeko beharrezko tresnak jar ditzala eskatzen dio Udal Gobernuari.
  2. Donostiako Udalbatzak, Turismo Baltzuaren baitan, zerbitzuaren gaur egungo egoerari buruzko azterketa bat egin dezala eskatzen dio Udal Gobernuari, ematen ari den zerbitzua kalitatezkoa ez baldin bada, gaur egungo enpresari kontratua eteteko prozesua hasteko.
  3. Donostiako Udalbatzak autobus turistikoaren zerbitzuaren kudeaketa zuzena azter dezala eskatzen dio Udal Gobernuari, kalitatezko zerbitzu bat eman ahal izateko.
0